Catak 42,5 milioi euro eta 705 enplegu zuzen eskaini ditu
Cata enpresa kataluniarrak 42,5 milioi euro eskaini ditu Fagorren aktibo industrialengatik, eta lehen urtean 705 lanpostu zuzen sortzeko konpromisoa mantendu du, laugarrengoan 840 izango direnak; horrela, hasierako eskaintza bikoiztu du.
Konkurtsoari lotutako iturriek jakinarazi dutenez, CNA taldeko enpresaren eskaintza Aljeriako Cevitalena baino 14 milioi altuagoa da.
Zehazki, Catak 37 milioi eskaini ditu Fagor Etxetresnaken unitate produktibo guztien truke, eta beste 5,5 milioi '2 blokea' deritzon planagatik, kooperatibaren 'aktibo ez kaltetuak' lortzearen truke, alegia. Gainera, Catak azaldu du bere plan industrialak zeharkako 1.249 lanpostu sortuko dituela lehen urtean.
Fagorren aktiboak erosteko interesa zuten enpresek atzora arte zuten epea lehen eskaintzak hobetu eta berriak aurkezteko, eta gaur eguerdian ezagutu dituzte administratzaileek.
Cevital talde aljeriarrak 28 milioi euro eta 500 enplegu zuzen eskaini ditu Fagor Etxetresnak eskuratzeko. Proposamenak Garagartzako, Eskoriatzako eta Bergarako lantokiak hartuko lituzke, Donostian egindako agerraldian Sergio Treviño Brandt-Cevital enpresako presidente exekutiboak azaldu duenez. Hortaz, Cevitalek aurrekoan baino bost milioi euro eta 50 lanpostu gehiago eskaini ditu bere azken eskaintzan.
Treviñok azaldu duenez, 28 milioi horiek eskudiruz ordainduko lituzkete eta, hiru urteko epean, lanpostuak 520ra igotzeko plana adostuko lukete. Plan horri esker, Edesa, Fagor, Aspes eta Splendid marken etorkizuna bermatzea lortzea espero du Cevitalek.
Bestalde, Ecomac talde txiletarrarekin ere hizketan ari dela argitu du Treviñok, Basauriko Edesaren etorkizuna bermatuko lukeen akordio bat lortzeko helburuarekin.
Cata, Cevital eta Ecomac enpresek Fagor Etxetresnak eta Edesa eskuratzeko egin dituzten azken eskaintzak, aurrekoak hobetzen dituzten eskaintzak, gaur eguerdian ireki dituzte, eta aste honetan esango dute konkurtsoko administratzaileek zeini iritzi dioten onena.
Unai Rementeria Bizkaiko Presidentetza diputatuak Edesako jarduera eta lanpostuak mantentzea ahalbideratuko duen eskaintza hobestea eskatu dio epaileari.
Ecomac talde txiletarra Edesa bere gain hartuko lukeen taldea ez izatea "ulertzen zaila" izango zela esan zuen iragan astean Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. Rementeriaren hitzetan, Foru Aldundiaren "helburu bakarra" Edesaren itxiera saihestea da.
Konkurtso-administratzaileen ustez, orain arteko eskaintzak, bai Aljeriako Cevitalena (23 milioi euro, Fagorren aktiboen ordainetan, eta 450 lanpostu zuzen eta zeharkako 1.000 lanpostu mantentzeko eskaintza egin du) bai Kataluniako Catarena (21 milioi euro eskaini eta 700 lanpostu zuzen eta zeharkako 900 lanpostu mantentzea proposatzen du), ez ziren behar bestekoak.
Ecomacek egindakoa beste maila batekoa da, eta osagarri gerta daiteke. Izan ere, Edesagatik 7 milioi euro eta 100 lanpostutik gora eskaini ditu enpresa txiletarrak.
Pedro Malagon konkurtsoaren ardura duen epaileak Cataren eta Cevitalen eskaintzak paretsu geratu direla ikusiko balu, lehiakideekin elkartu eta beste saio bat egin lezake, erabakia hartu aurretik. Azken ebazpena, hala ere, gaur zortzirako espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Brenta % 13 jaitsi da kolpetik Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat, nahiz eta 100 dolar ingurura itzuli den gero
Trumpen iragarpenak isla izan du Ibex 35ean ere, saio erdian buelta eman eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media