Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langabe kopurua % 0,22 jaitsi da uztailean

371 lagunek lana topatu zuten aurreko hilabetean. 2013ko uztailarekin alderatuta, 4.200 langabe gutxiago dago.
18:00 - 20:00
Euskadin, iazko uztailetik hona, 4.300 lagun gutxiago dago langabezian

371 langabe gutxiago zenbatu dira EAEn uztailean, hau da, % 0,22 egin du behera tasak, eta 167.393 langabe daude guztira gaur egun, Lan Ministerioak zabaldutako datuen arabera.

Iazko uztailarekin alderatuta, 4.200 pertsona gutxiago daude langabezian, % 2,45 gutxiago, alegia.

Espainian, oro har, 29.841 langabe gutxiago zenbatu dira aurreko hilabetean, eta 4.419.860 dira guztira. Beraz, kopurua legealdia hasi zenean zegoen kopurua (4.422.359) baino txikiagoa da lehenengoz: 2.499 langabe gutxiago dira.

Lurraldekako datuak

Lurraldeka, Bizkaian jaitsi egin da langabezia (497 pertsona; -% 0,53), baina hazi egin da Araban (72 pertsona; % 0,26) eta Gipuzkoan (54 pertsona; % 0,12).

Sektoreei erreparatuta, jaitsiera handiena eraikuntzan izan da (576 langabe gutxiago), eta ondoren industrian (318) eta nekazaritzan (27).

Zerbitzuetan, berriz, gora egin du langabeziak (62 pertsona gehiago lan gabe).

Kontratu motei dagokienez, 68.558 aldi baterakoak izan dira, eta mugagabeak, aldiz, 4.242.

Nafarroa

Foru Erkidegoan, langabezia % 0,76 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuta, hau da, 360 pertsona gehiagok dute lana.

Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, langabezia % 8,30 murriztu da.

Guztira, 46.747 pertsona daude langabezian Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X