Fagorrek krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor berriro martxan jartzea oztopatzea egotzi dio PSEk EAJri

Fagorren krisiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duela eragile aktibo gisa jokatu esan du Vicente Reyesek.
Fagor berriro martxan jartzea oztopatzea egotzi dio PSEk EAJri. Argazkia: EFE

PSE-EEk esan du "onartezina" dela Fagorren krisiaren aurrean EAJk hartu duen jarrera. Haren ustez, alderdi barruan dituzten ezberdintasunak Fagor Etxetresnen jarduera berriz ere martxan jartzea oztopatzen ari dira, hain justu, Cata enpresak Fagor Etxetresnak hartu berri duenean. Gaineratu du Basauriko Edesaren etorkizuna ere zailtzen ari dela EAJ.

Vicente Reyes PSE-EEko Politika Publikoko idazkariak agiri batean azpimarratu du Fagor Etxetresnen jabe berriarekin berregituraketa eta suspertze lanetan dabiltzan bitartean, ez dagoela "Basauriko Edesa berriro zabaltzeko inongo bermerik".

PSEk azpimarratu du Catak oraindik ez duela "Edesaren etorkizuna zehaztu" eta egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak "indarrak batu behar dituztela" Catari jarrera irmoa eta bateratua aurkezteko eta Edesaren jarduerari jarraipena eman eta Basauriko lanpostuei eusteko.

 

 

Albiste gehiago ekonomia

Entrevista en Radio Euskadi a Denis Itxaso González, consejero de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxaso: "EAEko biztanleriaren % 50 baino gehiago egongo da tentsio handiko etxebizitza-eremuaren babesean urritik aurrera"

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok esan du Bilbo tentsio handiko etxebizitza-eremu gisa onartu dutela, eta Gasteiz ere zerrendan sar daitekeela. Beste udalerri batzuk sartuta, sailburuaren arabera, Jaurlaritzaren helburua gaindituko da;  EAEko biztanleriaren % 50 babestea babes-figura horren bidez. (Jatorrizkoa: Gaztelaniaz)

Gehiago kargatu