Proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxaren akzioak erakundeei doan ematea proposatu du Gipuzkoak

Ekimen honen bidez, Kutxa banku-fundazio bihurtu beharrean, BBK eta Vital diren moduan, "ohiko fundazio" izatera pasatzea du helburu.
Martin Garitano eta Helena Franco
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Helena Franco Ogasun diputatua. EFE

Gipuzkoako Aldundiak Kutxak Kutxabanken dituen akzioak doan lurraldeko erakundeei (Aldundia eta udalak) pasatzea proposatu du, bankuaren akziodun bilakatzeko.

Proposamenaren berri arratsaldean eman dute, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Helena Franco Ogasun diputatuak.

Ekimen honen bidez, Kutxa banku-fundazio bihurtu beharrean, BBK eta Vital diren moduan, "ohiko fundazio" izatera pasatzea du helburu.

Udalen eta Aldundiaren artean akzioak banatuta, gainera, erakundeak Kutxabanken akziodun bilakatuko lirateke eta Kutxari akzioen etekinak itzuliko lizkiokete, gizarte ekintzan inbertitzeko.

Garitanoren hitzetan, "indarrean dagoen legediaren barruan zilegi da Kutxaren kontrol publikoa mantentzea".

"Berme juridiko eta legal guztiak ditu, eta Araban eta Bizkaian ere aplika daiteke. Baldintza bakarra gauzatzeko nahi politikoa da", nabarmendu du ahaldun nagusiak. Halaber, instituzioei, sindikatuei eta alderdi politikoei proposamena aztertzeko deia egin die.

Kutxa, fundazio bilakatzera behartuta

Aurkezpenean, Xabier Barinagarrementeria abokatuak ere parte hartu du; egindako txostenaren taldeko kide izan da. Aurrezki Kutxen Lege Berriaren ondorioz, Kutxak urtea amaitu baino lehen fundazio bilakatu beharko duela azpimarratu du, baina ez ezinbestez.

Legeak ohiko fundazio bilakatzea onartzen duela azaldu du, Kutxabanken duen akzio-partaidetza "murriztuta". Gaur egun % 32ko partaidetza du.

Kutxa tituluen % 5 baino gehiagoren jabe izango ez balitz fundazio arrunt izaten jarraitu ahal izango lukeela adierazi du, era horretan egungo funtzio publikoa eta soziala mantenduz, gainerako akzioak erakundeen eskuetara pasatuta ere.

Kutxak Kutxabanken dituen 640.000 akzioak banatzeko proposamena zehaztu du Helena Francok: fundazioa % 4,998 izatera pasatuko litzateke, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak bezainbeste, erakundeko kide fundatzaile moduan. Gainerako % 17,006 lurraldeko gainerako erakundeen artean banatuko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X