Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibuseko gatazka 'konpontzeko' eskatu die Aldundiak bi aldeei

Goizeko txandan egin duten bi orduko lanuztean jarraipena “erabatekoa” izan dela adierazi du ELA sindikatuak.
MAM-eko argazkia: bizkaibus_
18:00 - 20:00
Bizkaibuseko lanuzteak erabatekoak izan dira, sindikatuen arabera

Itziar Garamendi Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko foru diputatuak euren artean “hitz egiteko” eskatu die Bizkaibuseko agintariei, enpresan piztu den gatazka eta gaur hasi dituzten lanuzteekin amaitu ahal izateko. Garamendiren hitzetan, herritarrak dira greba horren ondorioak jasoko dituzten bakarrak. Goizeko txandan egin duten bi orduko lanuztean jarraipena “erabatekoa” izan dela adierazi du ELA sindikatuak.

Aldundiak ezarritako zerbitzu minimoak (% 30) “normaltasunez” bete direla azpimarratu du Garamendik.

Grebaren inguruan, Aldundiak Bizkaibuseko langile guztiak subrogatu dituela esan du, baita lau hilabeteko antzinatasuna zuten langileak ere. Datozen hiru urteei begira 12 milioi euro bideratuko ditu Aldundiak subrogazioa bete ahal izateko.

“Alde biek sinatu dute subrogazioa. Langile guztiak subrogatu ditugu eta euren soldata kobratu egingo dute”, berretsi du.

Gaur hasi dute bi orduko lehen lanuztea, 07:30ean, eta, ELA sindikatuak jakitera eman duenez, langile guztiek lanuztearekin bat egin dute. 18:00etan eta 22:30ean beste bi lanuzte egin dituzte.

2014ko urriaren 4an sinatutako akordioa betetzeko eskatzen diote Bizkaibuseko langileek Bizkaiko Foru Aldundiari. Bete ezean, mobilizazioak egiten jarraitzeko prest agertu da ELA, baita greba orokorra deitzeko ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X