Lan gatazkaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatu guztiek akordioa sinatu dute itunpeko hezkuntzan

ELA, CCOO, STEE-EILAS, UGT eta LAB sindikatuek eta Kristau Eskola eta AICE patronalek akordioa sinatu dute. Akordioak 12.000 langileri eta 130.000 ikasle baino gehiagori eragiten die.
18:00 - 20:00
Gizarte ekimeneko itunpeko irakaskuntzan akordioa lortu dute

ELA, CCOO, STEE-EILAS, UGT eta LAB itunpeko hezkuntzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek eta Kristau Eskola eta AICE patronalekin akordioa sinatu dute gaur. Horrela, lau urteko iraupena izan duen lan gatazkari amaiera eman diote.

Sindikatuek eta patronalek ELAren egoitzan, Eibarren (Gipuzkoa), akordioa sinatu dute. Sektoreko langileen % 58 ordezkatzen ditu ELAk. Akordioak Kristau Eskolako 137 eta AICEko 50 zentroetako 12.000 langileri eragiten die. 130.000 ikasle baino gehiago dituzte zentroek.

Akordioak "zentroen bideragarritasuna eta jasangarritasuna" bermatzen ditu, eta baita "langileen interesak defendatu ere", Kristau Eskolak agiri batean azaldu duenez.

Kristau Eskolaren hitzetan, azken urteetan bizi izandako lan gatazkak "itunpeko sistemaren osagaiak berregituratzeko beharra agerian" utzi du.

Sindikatuen balorazioa

Angel Perez UGTko ordezkariaren ahotan, akordioa "langileek mobilizazioetan azaldutako sendotasunari eta kemenari" esker lortu dute. Akordioak "Euskadin indarrean dagoen azken hitzarmenaren lan baldintzak bermatzen ditu hitzarmen berri bat sinatu arte", erantsi du Perezek.

Akordioak aldarrikapen guztiak "gogobetetzen ez" dituela onartu du STEE-EILASek. Hala ere, "funtsezko puntuak" jasotzen dituela gaineratu du, besteak beste, hitzarmen kolektiboa berreskuratzea, patronalek Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitea bertan behera uztea, ultraktibitatea aintzat hartzea eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa.

Lanpostuen inguruko "konpromisoak orokorrak" direla zehaztu du LAB sindikatuak, baina "neurri konkretuak" falta direla uste du. Bestalde, "zorra" kitatzeko formularekin kezkatuta agertu da sindikatu abertzalea; izan ere, langileei soldatak jaitsiko dizkiete.

Akordioak "murrizketak saihestu" egingo dituela goraipatu zuen atzo ELAk agiri batean. "Lan erreformari aurre egiten dio eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa du", erantsi zuen ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X