Bizkaibus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sinatu egin dute Bizkaibuseko grebari amaiera eman zion akordioa

2013. urteko urriaren 4an zegoen langile kopuruari eusteko beharrezkoak diren zerbitzuak bermatzea promestu du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bizkaibus fin de huelga greba amaitu. EFE
Bizkaibus fin de huelga greba amaitu. EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaibuseko sindikatuek (UGT, ELA, CCOO, LAB eta LSB-USO) sinatu egin dute urriaren hasieratik abiatutako grebak bertan behera uzteko ostegunean adostutako akordioa.

Gainera, enpresa kudeatzaileek langileak subrogatzeko eta kontratazioak egitean antzinatasunari lehentasuna emateko konpromisoa hartu dute.

Akordioaren testuan, 2013. urteko urriaren 4an zegoen langile kopuruari eusteko beharrezkoak diren zerbitzuak bermatzea promestu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X