Europako Banku Zentralak % 0,05ean mantendu ditu interes tasak
Europako Banku Zentralak (EBZ) euroguneko interes tasak gutxieneko historikoan mantendu ditu (% 0,05), egoera ekonomikoa babesteko eta atzeraldia saihesteko.
EBZk berri eman duenez, gobernu kontseiluak kreditu marjinalerako interes tasa ere bere horretan uztea erabaki du (% 0.30).
Halaber, depositurako erraztasuna % - 0,20an mantendu du.
2015erako hazkunde aurreikuspenak nabarmen jaitsi ditu
Europako Banku Zentralak eurogunerako 2014rako eta 2015erako hazkunde aurreikuspenak jaitsi egin ditu. Horrenbestez, 2014an ekonomia % 0,8 haztea eta 2015ean % 1 haztea aurreikusten du; iraileko aurreikuspenean baino sei hamarren gutxiago.
Mario Draghi presidenteak gaur emandako prentsaurrekoan iragarri duenez, Europako Banku Zentralak 2016ra bitarteko inflazio aurreikuspenak jaitsi egin ditu: hamarren bat aurten (% 0,5), lau hamarren 2015erako (% 0,7) eta hamarren bat 2016rako % 1,3) .
Neurri pizgarrien prestaketa iragarri du
Mario Draghik azaldu duenez, dagoeneko neurri pizgarri berriak hartzeko prestaketa lanak hasi dituzte.
Presidentearen agerraldiaren aurretik, Europako Banku Zentraleko gobernu kontseiluak interes tasak % 0,05ean mantentzea erabaki du euroguneko jarduera ekonomikoa bultzatzeko.
Draghik azaldu duenez, "inflazio baxuko garai luze baten arriskuei aurre egiteko beharra balego, gobernu kontseilua bere osotasunean ados dago ez ohiko instrumentoak erabiltzeko". Horren arabera, gobernu kontseiluak aktibo mota guztiak erosteko aukera mahai gainean jarri du, urrea salbu. Halaber, zabalkunde kuantitatiboaren eraginkortasuna defendatu du, AEBetan eta Erresuma Batuan egin bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.