EBZk 60.000 milioi euroko zorra erosiko du hilero, martxotik aurrera
Europako Banku Zentralak (EBZ) zor publikoa eta pribatua erosteko programa bat iragarri du eta, plan horren arabera, 60.000 milioi euro zor erosiko ditu hilero, urte honetako martxoan hasi eta 2016ko irailera bitartean.
Draghik baieztatu du zorra erosteko programa abian jartzeko erabakia ez dutela aho batez hartu, baina gehiengoa alde azaldu dela.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak hartutako neurriak justifikatu ditu eta inflazio-tasa baxuari aurre egiteko modu gisa aurkeztu ditu. Izan ere, EBZren helburua inflazio-tasa % 2aren azpitik, baina % 2tik gertu kokatzea da.
Nolanahi ere, operazioa mantendu egingo da "inflazioaren joeran doikuntza jasangarri bat dagoela ikusten dugun artean, gure helburura hurbiltzen dena".
Zor publikoaren eta zor pribatuaren erosketa konbinatua egiteko, herrialde bakoitzak entitatean duen kapital kuota kontuan hartuko da. Europako Banku Zentralak bigarren merkatuko inbertsio mailako bonuak soilik erosiko ditu eta, beraz, oraingoz, Greziako zorra erosketa horietatik kanpo geldituko da.
Halaber, Mario Draghik garbi utzi du, moneta politikarekin batera, herrialdeek egiturazko erreformak egin behar dituztela, eta hainbat herrialderi eskatu die lan merkatuaren erreforma egiteko eta jarduera zein enpresen inbertsioak errazteko.
Draghik ohartarazi du urte arteko inflazio-tasa "oso baxua edo negatiboa" izango dela datozen hilabeteetan ere eta pixkanaka-pixkanaka egingo duela gora 2015 eta 2016 artean.
Bestalde, Europako Banku Zentralak interes tasak % 0,05ean mantentzea erabaki du, aurreikusi bezala, egoera ekonomikoa suspertzeko eta atzeraldia saihesteko helburuarekin.
Europako Banku Zentraleko azken bileran (abenduan), Mario Draghik aurreratu zuen EBZko langileak moneta suspertzeko aspektu teknikoen gainean lanean ari zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
2025a amaitzeko eta 2026rako diru-laguntza gehiago izango dira auto elektrikoak erosteko
Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Moves Plana agortu ondoren diru-laguntzaren zain zeuden 3.400 eskariei erantzuteko. Espainiako Gobernuak laguntza berriak emango ditu, gainera, datorren urtean.
Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori onartuta, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du, 11,2 milioi euroren truke.
Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Balenciaga ontziolan lortutako akordioa, eta langileei egindako "esfortzua" eskertu die
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak esan duenez, negoziazioan "soka asko tenkatu da, baina ez da inoiz apurtu". Akordioak lan-karga emango die ontziolaren beraren beharginei zein haren menpe dauden lanpostu ez zuzenei.
Zumaiako alkateak zoriondu egin ditu Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiak
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea, pozik agertu da akordioarekin eta zorionak eman dizkie Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiei, eta aipamen berezia egin die langileei.
Behiak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian, laborarien protesten artean
Izuran lehen 30 behiak txertatu dituzte jada. Albaitariek lan handia dute aurretik, abelburu guztiak erabat babesteko. Bitartean, laborariek protestekin jarraitzen dute, txertaketak garrantzia ez duelakoan. Ezarritako protokoloa bertan behera uzteko eskatzen diete agintariei.
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.
CAFeko langile batzordeak eskatu du kontratuak kalitatezko enplegua ekar dezala "langileentzat eta azpikontratentzat"
Mikel Fernandino LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan, albistea oso ona da, eskaria "bolumen handikoa" eta "Europakoa" delako.
CAFek lortu egin du "mendeko kontratua": 1.700 milioi euro Belgikan trenak egiteko
Beasainen egoitza duen konpainiak kontratu horren inguruko ziurgabetasunarekin amaitu du; izan ere, polemika handia piztu zen han, Alstom enpresa frantziarrak dagoeneko hainbat lantegi baititu Belgikan, eta enpresa horrek kontratua ez lortzea kritikatu zuten.
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.