Eurostaten otsaileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko inflazioak moteldu egin du jaitsiera

Hain zuzen ere, prezioak % 0,3 merkatu dira otsailean, eta % 0,6 aurreko hilabetean.

Euroguneko inflazioa jaitsi egin zen otsailean, aurreko urteko datuekin alderatuta, baina urtarrilean baino gutxiago. Izan ere, % 0,3 egin zuen behera otsailean, eta % 0,6 aurreko hilabetean, Eurostat Europako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Energiaren prezioa % 7,9 jaitsi zen otsailean, eta % 9,3 urtarrilean; baina elikagai freskoak % 0,5 garestitu ziren otsailean, eta % 0,8 merkatu ziren urtarrilean.

Gainera, elikagaien, edarien eta tabakoaren prezioak puntu erdi igo ziren, eta % 0,1 jaitsi ziren urtarrilean.

Energien eta elikagai freskoen prezioak kontuan izan gabe, inflazioa % 0,6koa izan zen otsailean, aurreko hilabetean bezala.

Bestalde, Espainiako KPI harmonizatua - % 1,2koa izan zen otsailean.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X