Hamar familiatik batek ezin du seme-alaben urtebetetzea ospatu
16 urte beherako umeak dituzten 10 familietatik batek ezin du seme-alaben urtebetetzea ospatu, diru faltagatik. Baliabide gabezia horrek eraginda, gainera, familien % 6,5ek ezin diete arropa berria erosi.
Krisi ekonomikoak kinka larrian utzi ditu familia asko. % 2k ezin diete umeei bi egunean haragi, oilasko edota arrainik eman. Datu kezkagarriok Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelaniaz) plazaratu ditu, Bizi Baldintzen inguruko Inkestan.
Urtebetetzea ezin ospatuta dauden familien kopuruak gora egin du 2009tik. Orduko hartan, familien % 6,5ek ezin zuten ospakizunik egin; 2014an, berriz, familien % 10,4 zeuden halakoak ospatu ezinik. Arropa berria erosteko aukerarik gabe dauden familien kopuruari dagokionez, % 3,8tik % 6,5era pasatu da epe horretan kopuru hori.
Krisiaren eraginez gero eta gehiago dira hezkuntza edo aisialdirako beharrizanak dituzten adingabeak. Hala, eskola orduetatik kanpo kirol edo musika jardueraren bat egin ezin duten umeen kopuruak ere gora egin du: 2009an % 5,5 izatetik 2014an % 11,3 izatera igaro da. Diru-sarrera txikienak dituzten familien artean, ordea, handiagoa da kopurua: % 27,9, hain justu.
Gabezia gehien dituzten umeei dagokienez, Europar Batasunetik kanpokoak (% 34,8) dira zerrendan nagusi, baina EBkoak (% 22,1) eta Espainiako nazionalitatea dutenak (% 8,8) ere ageri dira bertan.
Umeen % 5ek ez dute ez bizikletarik ez patinik, eta umeen % 1,9k ez dute euren adinerako liburu egokirik.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.