Enplegu espedientea baztertzeko eskatu dute Aernnovako langileek
Aernovako enpresa batzordeak gogor kritikatu du zuzendaritzak Berantevillako lantegian 133 behargin kaleratzeko aurkeztu duen lan erregulazio txostena. Langileen arabera, enpresak lan-karga badu eta, beraz, erregulazio espedientea ez dago justifikatua. Hala, txostena atzera botatzeko eskatu dio enpresa-batzordeak Eusko Jaurlaritzari, "hitzetatik ekintzetara pasatuz".
Arabako lantegiko langileen ordezkariek agerraldia egin dute hedabideen aurrean, gaur goizean, Gasteizen, zuzendaritzaren planaren inguruan hitz egiteko. Besteak beste, mobilizazioak iragarri dituzte, datorren astetik aurrera.
"Negozioa ondo doa, aberasten ari dira eta, hala ere, langileak kaleratu nahi dituzte, hazkunde horretan bidelagun izan diren erakundeei iruzur eginez. Hori da Aernovaren proposamena; 133 langile kalean utzi, garestiak direla argudiatuta", esan dute.
"Iseka"
Aernovako zuzendaritzari "zenbakiak puztea" leporatu dio langileen batzordeak; muntaketa alorreko langileen urteko batez besteko soldata 30.546 euroko dela esan zuten enpresako arduradunek, baina langileen hitzetan 25.658 eurokoa da batez besteko lan-saria. "Ardura guztia langileena dela helarazi nahi diote gizarteari, eta horretarako, 3.000 eurotik gorako iragarkiak jartzen dituzte prentsan", gaineratu dute.
Sortu zenetik, Berantevillako plantak 100 milioi euro inguru jaso dituela diru-laguntza publikoetan esan dute langileek. "Euskadiko herritarren poltsikoetatik ateratako dirua da hori. Lotsagarria da, orain, Illescasera joatea zuzendaritza, hango diru publikoa zurrupatzera, hemen langileak eta aeronautika alorra lurjota utzita", salatu dute.
Gogora ekarri dutenez, duela urtebete Iñigo Urkullu lehendakariak enpresaren oparoaldia txalotu eta goratu zuen Mexikon. "Non daude orain? , nola geldiarazi behar dute, orain, eurek erraztu duten operazioa?", galdetu dute.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, atzo, egindako adierazpenen harira, "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko ordua dela esan dute, enplegu espedientea baztertuz.
Mobilizazioak
Enplegu erregulazio espediente mahai gainean egon arren, horren aurka "indar politiko, sozial eta administratibo guztia" biltzen saiatuko direla esan dute langileek. Enpresaren egoera ekonomikoa osasuntsua dela nabarmendu dute.
Datorren astean lanuzteak egingo dituzte, eta azaroaren 21erako manifestazioa deitu dute Gasteizen. Gizarte osoari egin diote manifestaziora joateko deia, "denoi egin digutelako iruzur, diru publikoa modu arduragabean erabilita".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.