HAZKUNDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inditex enpresak 2.020 milioi euroko irabaziak izan ditu

Otsailetik urrira arte % 20 egin dute gora konpainia galiziarraren irabaziek. Tarte horretan 13.079 lanpostu sortu ditu mundu osoan.
Zara, inditex, moda, arropa denda, logoa
Zara, inditex, moda, arropa denda, logoa

2.020 milioi euroko irabazi garbia izan du Inditex konpainiak otsailaren 1etik urriaren 31ra arte: modu horretan, iazko datuekin alderatuta, % 20 egin dute gora enpresaren irabaziek, talde galiziarrak jakitera eman duenez.

Epe horretan, enpresaren salmentak % 16 hazi dira, guztira 14.744 milioi eurokoak izan baitira.

Aldaketa-tasa iraunkorrari dagokionez, salmenten hazkundea % 15ekoa izan da; aldagai hori aintzat hartuta ere, saltokietako salmentek hazkunde adierazgarria izan dute.

Mozkin-marjina gordinak, bestalde, % 16 egin du gora, 8.669 milioi euroko irabaziak lortzeraino.

Ustiapen-irabazi gordina, berriz, 3.328 milioi eurokoa izan da (% 18 gehiago), eta ustiapen-irabazi garbia, 2.583 milioi eurokoa (% 20 gehiago).

Konpainiaren hitzetan, irabazi mailari eta taldeak egindako inbertsioei esker, 13.079 lanpostu sortu dituzte mundu osoan azken hilabeteotan; horietako 3.291, Espainiako Estatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X