2016erako aurreikuspena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adegi: 'Gipuzkoa % 2,5 haziko da eta 5.000 lanpostu sortuko dira'

Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du.
Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa
Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa

Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen aurreikuspen ekonomikoen arabera, 2016an % 2,5 haziko da Gipuzkoa eta enpresek 5.000 lanpostu sortuko dituzte. Patronalaren aurreikuspenen arabera, Lurralde Historikoak krisi aurretiko BPGa berreskuratuko du urte bukaeran, eta langabezia-tasa % 10ekoa izango da.

Pello Guibelalde Adegiko presidenteak eman ditu datu horiek ezagutzera, patronalak egoera ekonomikoaren gainean egiten duen inkesta aurkezteko prentsaurrekoan, hain zuzen ere.

Inkesta horren arabera, Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du, eta 2007ko mailara iritsiko dira.

Enpleguari dagokionez, aurten 5.000 enplegu sortzea espero dute; 2015eko ekitaldia 5.300 lanpostu berrirekin itxi zuen Gipuzkoako ekonomiak.

Egiten duten agerraldian, Adegiko arduradunek azpimarratu nahi izan dute indarra hartzen ari dela langile kualifikatuak kontratatzeko duten zailtasunaren aurrean enpresek duten kezka. Zentzu horretan, adierazi dute profil teknikoei buruz (Lanbide Heziketa eta graduak) Euskadiko patronalek elkarrekin egindako azterlan bat aurkeztuko dutela laster.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X