Toña: 'Duintasunez bizitzea ahalbidetuko duen lana sortzea da erronka'
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, lan mundua "asko" ari da aldatzen eta are gehiago aldatuko da datozen urteotan. Hori dela eta, horren inguruko hausnarketa egitea eta etorkizuneko erronken inguruko gogoeta egitea ezinbestekotzat jo du. Toñaren aburuz, azken urteotan izan duen bilakaera ikusita, "ez dakigu nora eramango gaituen lan munduak etorkizunean".
Enpleguaren Euskal Estrategia 2020 planerako ekarpenak jaso ditu gaur Eusko Jaurlaritzak, Bilbon antolatu dituen jardunaldietan. Bertan hitz egin du Toñak, lan munduaren orainaz eta geroaz. Lan munduko eragile publikoak eta pribatuak hartu dute parte jardunaldietan, eta horien guztien ekarpenak jaso ditu Enplegu sailak, prestatzen ari den plangintza osatzeko. Bi hilabete barru, maiatzaren amaierarako, estrategia plana amaituta egotea da Jaurlaritzaren helburua.
Aurrera begira, sailburuaren esanetan, "herritarrei lana eskaintzea da erronka nagusia, baina ez edozein lan, duintasunez bizitzea ahalbidetuko duen enplegu bat". Gogora ekarri duenez, legealdiaren hasieran Eusko Jaurlaritzak enplegu plan bat jarri zuen abian. Krisiak euskal ekonomia gogorren astindu duen urteetan EAEn 100.000 enplegu suntsitu zirela nabarmendu du Toñak. "Horrek milaka herritarrei eragin die. Herritar horiek berreskuratzeko behar morala eta soziala daukagu. Gogoetarako ordua heldu da", gaineratu du.
Garatzen ari diren estrategia planean, besteak beste, lehentasuna izango du langabeak berriro lan munduan txertatzeak eta gizon eta emakumeen arteko lan aukera berdintasuna sustatzeak. Herritarren prestakuntzak ere berebiziko garrantzia izango du Jaurlaritzaren egitasmoan, Toñak aurreratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.