Erraldoi teknologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Applen mozkinek behera egin dute azken 13 urteetan lehen aldiz

iPhone telefonoen salmentek behera egin zuten historian lehen aldiz. Hala ere, iPhoneren salmentak diru-sarreren % 65 izan ziren lehen hiruhilekoan.
Apple konpainiaren denda bat Sidneyn (Australia). Argazkia: EFE
Apple konpainiaren denda bat Sidneyn (Australia). Argazkia: EFE

Azken 13 urteetako lehen beherakada izan dute Apple konpainiaren mozkinek 2016ko lehen hiruhilekoan. Gainera, iPhone telefonoen salmentek behera egin zuten historian lehen aldiz.

Martxoaren 26ra arte etekinak % 22,5 behera egin zuela jakitera eman du erraldoi teknologikoak. Lehen hiru hilabeteetan 10.520 milioi dolarreko mozkina lortu zuela azaldu du konpainiak, 1,90 dolar akzio bakoitzeko. Iaz 13.570 milioi dolarreko mozkinak lortu zituen epe berdinean. Era berean, diru-sarrerek % 13 egin zuten behera, eta 50.550 milioi dolarretan kokatu ziren.

Diru-sarrerak zein mozkinak adituek aurreikusitakoaren azpitik kokatu ziren; izan ere, akzioko 2 dolarreko etekina eta 51.970 milioi dolarreko diru-sarrerak espero zituzten.

Produktu bereizgarriak ere, behera

51, 2 milioi iPhone saldu zituen Applek lehen hiruhilekoan, iaz baino gutxiago; izan ere, epe berdinean 61,2 milioi saldu zituen. Hala ere, salmentak adituek aurreikusitakoaren gainetik kokatu ziren. 50 milioi iPhone saltzea espero zuten adituek.

iPhoneren salmentak diru-sarreren % 65 izan ziren hiruhilekoan. Produktu bakarrarekiko enpresak duen menpekotasun handia agerian uzten du datuak.

“Gure taldearen lana oso ona izan da, nahiz eta makroekonomiaren haize-bolada indartsuak kontra izan”, adierazi du Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak agiri batean.

Hitzek ez dituzte inbertitzaileak konbentzitu; izan ere, Applen akzioak zigortu dituzte. Hala, erraldoi teknologikoak % 6 baino gehiago egin du behera Wall Streeten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X