LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Oñatin, baso-lanak egiten ari zela

Pinu bat gainera erori zaio, eta konorterik gabe gelditu da, jasotako kolpearen ondorioz. Helikopteroz eraman dute Donostiara.

Langile bat zauritu da Oñatin (Gipuzkoa), Larraña auzoan, baso-lanak egiten ari zela. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, helikopteroz eraman dute Donostiara.

17:15 inguruan izan da istripua. Hainbat lankiderekin batera, baso bat botatzen ari zen zauritutako langilea, pinu bat gainera erori eta konorterik gabe geratu denean.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak joan dira istripuaren lekura. Helikopteroz atera dute basotik, eta Donostiako suhiltzaileen heliportura eraman dute. Han, anbulantzia bat zain zegoen, zauritutako langilea Donostiako Ospitalera eramateko.

 

ateko.

 

ateko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X