Elkarrizketa Sozialeko Mahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek eta ELAk Toñaren dimisioa eskatu dute, 'sabotajea' egiteagatik

Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari egindako proposamenaren berri izan dute, bide ez ofizialetik, eta gehiengo sindikalari “sabotajea” egitea proposatzen omen da bertan.
18:00 - 20:00
ELA eta LAB sindikatuek Angel Toña sailburuaren dimisioa eskatu dute

ELA eta LAB sindikatuek Angel Toña Enplegu sailburuaren dimisioa eskatu dute, Eusko Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari helarazi dion proposamenean euskal gehiengo sindikalari "saboteajea" egitea proposatzen dela iritzita.

Sindikatuek azaldu dutenez, Jaurlaritzak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari egindako proposamenaren berri izan dute, bide ez ofizialetik. Jaurlaritza bera, Confebask, CCOO eta UGT daude mahai horretan.

Proposamenean, sindikatuen arabera, Jaurlaritzak lan-hitzarmenak CCOOrekin eta UGTrekin sinatzea proposatzen du. Sindikatu horiek langileen % 29,74 besterik ez dute ordezkatzen EAEn, eta ELAk eta LABek, langileen % 59,2. Hori dela eta, gehiengo sindikalari "sabotajea" egin nahi diotela uste dute.

Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren helburua hau dela uste dute: "Patronala egoera ezin hobean uztea negoziazio kolektiboan: gehiengoei muzin egiteko arazorik gabe, bere mintzakideak aukeratu ahal izango ditu akordio eroso eta merkeak egiteko langile klasea pobretzea beste helbururik ez duen bidean aurrera egin ahal izateko".

Era berean, ELAk eta LABek Jaurlaritzaren jarrera salatu dute "argi eta garbi egiten duelako patronalaren interesen alde; eta euskal langileen erabakiak gutxiesten dituelako".

Horregatik guztiagatik, sindikatuek Toña sailburua kargugabetzea eskatu dute.

Jaurlaritzaren erantzuna

Sindikatuen akusazioen ostean, Eusko Jaurlaritzak ohar bat publikatu du, eta, horretan, argitu du proposamen hura jasotzen duen txostena "lanerako zirriborro bat" dela, eta, horregatik, "ekarpenetarako irekita" dagoela.

Nolanahi ere, Enplegu Sailaren esanetan, testuak "langileen baldintzak ikertzea dakarren egoera desblokeatzea" du helburu.

Toña sailburuaren Sailak deia egin die ELAri eta LABi "elkarrizketa mahaian parte hartzeko", "ekarpenak eta proposamenak egin ditzaten".

Horren ildotik, Jaurlaritzak konpromisoa agertu du "eragile sozial guztiekin lan egiteko eta proposamen guztiak aztertzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X