Albiste da
Bizkaiko Ogasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 60.000 euroko isunak, kontabilitatea manipulatzeagatik

Bizkaiko Ogasunak gogortu egingo ditu kontabilitatea suntsitu, ezabatu edo manipulatzeagatik ezartzen dituen zigorrak.

Kontabilitatea suntsitzeagatik, ezabatzeagatik edo manipulatzeagatik ezarri ohi dituen isunak gogortu egingo ditu Bizkaiko Ogasunak, baita kutxa erregistratzaileetan erabilera bikoitzerako softwarea jartzeagatik ezarritako zigorrak ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, kontabilitate datuak biltzen dituen artxibo informatikoak edo liburuak suntsitu, ezabatu edo manipulatzen dituzten profesional edo enpresei euren negoziazioaren % 20ko isuna jasoko dute, eta zigor hori gutxienez 60.000 eurokoa izango da.

Horrez gain, 10.000 eurora igoko dute jarduera berdinagatik kontabilitate ezberdinak daramatzaten profesional edo enpresei.

Neurri horiekin orain arte atzemandako iruzur kopurua murriztea lortu nahi du Aldundiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X