Lanpostuen berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 300 lanpostuko LEP bat abiatuko du Ertzaintzan

26. Promozioaren lehenengo azterketa maiatzaren 20an izatea espero du Segurtasun sailburuak.
Estefania Beltran de Heredia prenstaurrekoan. Argazkia: EFE
Estefania Beltran de Heredia prenstaurrekoan. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, iragarri duenez, 300 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko (LEP) bat abiatuko du Ertzaintzan urtea amaitu baino lehen.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako irtenbidea, Lan Eskaintza  Publikoaren inguruko Lege Dekretuari klausula bat ezartzean datza. Ostiralean onetsiko du hori Gobernu zentralak. Klausula horren arabera, gaurtik aurrera eta iraunaldi mugagabearekin, Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoak "Segurtasun Batzordearen Akordioa betetzeko beharrezkoak direnak izan dira". Horrek, Polizia autonomikoa 8.000 agentek osatu behar dutela dio.

Ertzaintzaren 26. Promozioaren lehenengo azterketa maiatzaren 20an egin ahal izatea espero du Segurtasun Sailak, eta baita deialdi horretako 250 izangaien heziketa teorikoa urrian hastea ere.

Gainera, urtea bukatu baino lehen LEP berri bat abiatzea espero duela iragarri du. Polizia autonomikoaren 27. Promozioari dagokio hori. Lan Eskaintza Publiko hori 300 lanpostukoa izatea espero da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X