Jaurlaritzak beste lan eskaintza bat abiatuko du aurten Ertzaintzan
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, beste Lan Eskaintza Publiko bat jarriko du martxan aurten, eta, aldi berean, espero du Espainiako Gobernuak errekurrituta duen 26. promozioko 250 izangaiek "laster" ekingo diotela lan egiteari.
Hala eman du jakitera Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Legebiltzarrean, 2017 urteari begira bere sailari dagokion 625,8 milioi euroko aurrekontuaren nondik norakoak azaldu dituenean. Aurtengoa % 1,2 murriztu da joan zen urtekoarekin alderatuta; izan ere, ez da hauteskunderik egongo.
Aurrekontu horretatik 6,3 milioi Ertzaintzaren 26. promozioko 250 izangaiak hautatzeko eta prestatzeko prozesura zuzenduko dira, "laster batean lanean egon daitezen", eta baita urtea amaitu aurretik beste deialdi bat abian jartzera ere. Hori guztia Ertzaintzaren "belaunaldi berrikuntza" eman dadin.
Espainiako Gobernuak errekurritu egin zuen aipatu 26. promozioa, uste baitu ez duela betetzen funtzionarioei ezarritako erreposizio tasa. Helegite horri Rajoyren Gobernuak aurreko promozioari jarri ziona ere gaineratu behar zaio, zeina Auzitegi Gorenak ebatzi behar duen; dena dela, agente berrien prestakuntzak aurrera darrai.
Bere agerraldian zehar, Herediak bere sailaren kontu-sail nagusienak xehatu ditu. Horrela, 5,3 milioi euro bideratuko ditu parke mugikorra berritzera. Berrikuntza horretarako renting modalitatea erabiliko da (hemendik aurrera ez dute ibilgailurik erosiko) 300 patruila-autoren kasuan, lur orotarako 100 ibilgailuren kasuan eta polizia-erabilerako 70 furgonetaren kasuan. Aipatutakoez gain, kontu-sail beraren barruan sartzen da bereizgarririk gabeko 600 ibilgailuren errentamendua ere, joan den urteko ekainean Ertzaintzaren flota osatu zutenak.
Rentingaren formula erabiliko da, halaber, Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroetako bat ordezkatzeko, eta, horretarako, 500.000 euro esleituko dira.
Uniforme eta babeserako elementuei dagokienez, 6,6 milioi bideratuko dituzte xede horretara, eta, batik bat, hainbat unitatetan banatuta dauden 7.740 ertzainei arropa zuzkitzera eta aldatzera zuzenduko da. Herediak zehaztu duenez, lehen aldiz izango dira emakumeen ezaugarri ergonomikoetara egokituta dauden balen aurkako txalekoak.
Inbertsioen alorrean, aurrekontu-proiektuak bi milioi euro baino gehiago zuzenduko ditu zenbait instalazio birmoldatzera, hala nola Ondarroako ertzain-etxea edo Arkauteko osasun-zentroa, baita Durango, Getxo eta Basauriko ertzain-etxeak birmoldatze-proiektuak lantzera ere.
Euskararen sustapenak 1,3 milioi euro jasoko ditu. Sailburuak nabarmendu duenaren arabera, egun Ertzaintzako agenteen % 40k ziurtatutako hizkuntza-profil bat dauka: 2.785 ertzainek PL1 dute eta 369 ertzainek PL2. Horrez gain, “promozio berrietako % 95 elebidunak dira, eta zenbaitetan hirueledunak ere”, azpimarratu du.
Bestalde, sailburuak aurreratu duenaren arabera, ikerlan bat egingo dute Ertzaintzaren absentismoaren gainean, eta Polizia Legearen eraldaketak emakumeak Ertzaintzan sartzea (orain agenteen % 12 dira) erraztuko duten neurriak jasoko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.