Azpiegiturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udazkenean hasiko dituzte Donostiako topoa eraikitzeko lanak

Bi zatitan egingo dute: lehenak Lugaritz eta Mirakontxa lotuko ditu (2,1 kilometro) eta 50 milioi euro balio du.
18:00 - 20:00
2022rako Donostiako Topoak lur azpitik gurutzatuko du hiria

Euskotrenen Lasarte-Oria/Donostia/Hendaia linearen trenbidea, Donostiako topoa, eraikitzeko lanak "udazken honetan" abiatuko dituzte, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak iragarri duenez.

Tapiaz gain, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak proiektuaren ezaugarriak aurkeztu dituzte Donostian, Easo kaleko Euskotren geltokian. Kanpoaldean, hogei bat pertsona bildu dira protesta egiteko.

Lugaritz eta Morlans lotuko dituen trenbide berria 4,2 kilometro luze izango dela azaldu du sailburuak, lur azpiko hiru geltoki izango dituela azpimarratzeaz gain: Bentaberri, Kontxa eta Easo. Bi zatitan egingo dutela gaineratu du, 150 milioi euroko aurrekontuarekin.

Lehenik eta behin, Lugaritz eta Mirakontxa artean dauden 2,1 kilometroak eraikiko dituzte. 50 milioi euroko aurrekontua du zati honek eta 48 hilabeteko epea aurreikusi dute. "Urrian hasi eta 2021ean bukatzea" espero dute.

Bi bideko tunela eraikiko dute, eta bi sarbide izango dituen lur azpiko geltokia egongo da Bentaberrin: Xalbador Bertsolaria eta Pedro Manuel Ugartemendia kaleek bat egiten duten tokian egingo dute sarbide bat, eta Bentaberri plazan, bestea. Horrez gain, igogailua eraikiko dute Zarautz etorbideko 35. zenbakiaren parean.

Bigarren fasea

Ondoren, Mirakontxa eta Easo lotuko dituen zatiak ere 48 hilabeteko epea eta 70 milioi euroko inbertsioa izango du. 2022ko urtarrilean amaituta izatea espero dute.

Olanoren iritziz, proiektua "beharrezkoa da lurraldearentzat", Donostian eraiki arren, "Gipuzkoa osoko hiritarrei eskainiko dielako zerbitzua" eta "hiritarren bizi kalitatea hobetuko" duelako.

Eneko Goia Donostiako alkateak, bestalde, "hiriarentzat oso albiste ona" dela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X