Sakelako telefonoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek "etxean bezala" deitu eta Internetera konektatu ahal izango dute, baina "zentzuzko erabilera" emanda.
18:00 - 20:00
Sakelekoa europar batasunean erabiltzeak ez du gainkosturik izango

Sakelako telefonoen erabiltzaileek atzerrian deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik ordaindu beharreko gainkostua, hau da, roaming-a, amaitu egingo da Europar Batasunean ekainaren 15ean, eta bertako herritarrek "etxean bezala" erabili ahal izango dute sakelako telefonoa EBko herrialde guztietan.

Hamar urteko negoziazio prozesu luze eta zailaren ondorio da roaming-aren amaiera, eta 2007tik % 90 murriztu da atzerrian telefonoa erabiltzearen kostua.

Ekainaren erditik aurrera, europarrek ez dute roaming-ik izango Europar Batasuneko 28 estatuetan: Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Suedia eta Erresuma Batua.

Gainera, Europako Eremu Ekonomikoko estatuek ere bat egingo dute aurrerago (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), eta Espainiako Estatuko hainbat konpainia harago joan dira eta beste herrialde batzuk sartu dituzte baldintza berrietan, AEB tartean.

Zentzuzko erabilera

Hala eta guztiz ere, erakunde europarrek "zentzuzko erabilera" deritzon klausula sartu dute araudian. Hala, konpainiek kontrol mekanismo bat izango dute gehiegikeriak edo zerbitzuaren erabilera desegokia galarazteko.

Enpresak tarifaren erabilera irregularra atzeman beharko du neurriak hartzeko, eta adibidez, erabiltzaile batek jatorrizko estatuan baino kontsumo handiagoa badu atzerrian gutxienez lau hilabetez, enpresak prozesu bat jarriko du abian ustezko "gehiegikeria" argitzeko.

Bezeroaren fakturan agertzen bada beste estatu batean denbora gehiago egon dela jatorrizkoan baino edo datuen kontsumoa altuagoa izan dela EBn, enpresak "alerta mezua" helaraziko dio erabiltzaileari. Ordutik aurrera 14 eguneko epea izango du erabiltzaileak egoera justifikatzeko.

Era berean, mugatik gertu bizi diren herritarrek etxean bezala erabili ahal izango dute telefonoa inolako mugarik gabe jatorrizko herrialdean egunean behin gutxienez konektatuz gero. Hori horrela, berdin izango dio zein estatuko konpainiarekin duen erabilera handiagoa.

Datu kantitate handiko tarifak

Prezio baxuetan datu kantitate handiak eskaintzen dituzten tarifen kasuan, konpainiek mugak ezarri ahal izango dizkiete erabiltzaileei, baina horren berri eman beharko diete.

Era berean, kontratatutako tarifa gaindituz gero gehienez kobratu ahal izango dutena ere zehaztu dute araudian. Deietan 3,2 zentimo minutuko (+BEZ), zentimo bat SMS bakoitzeko (+BEZ) eta 7,7 euro gigako (+BEZ) kobratu ahal izango dute gehienez kontratatutakoa gaindituz gero.

Bestalde, erabiltzaileak kontuan izan beharko du Espainiako Estatutik EBko beste estatu batzuetara deitzea ez dela "etxean bezala" izango. Hau da, Iruñean dagoen pertsona batek Parisen dagoen lagun bati deitzen badio, Nafarroako hiriburutik deitzen duenak gainkostua izango du nazioarteko deia egiteagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X