Abiadura handiko trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak kritikatu du AHT merkantzietarako aurreikusi ez izana

Espainiako Gobernuaren proiektuan Jundizekin lotura ez agertzea salatu du. Sustapen Ministerioak erantzun du Gasteizko sarbideetan aztertuko dutela hori. Nafarroak ere kritikatu egin du proiektua.
18:00 - 20:00
Jaurlaritza kezkatuta dago AHT-ren Burgos-Gasteiz tartearekin

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du Espainiako Sustapen Ministerioak Gasteiz eta Burgos AHTren bidez lotzeko proiektuak "bi oinarrizko hutsune" dituela, pertsonak garraiatzea bakarrik aurreikusten duela eta ez dagoela Jundizeko Industrigunearekin loturarik, eta hori exijentzia "ukaezina" omen da.

Erkorekak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, Jaurlaritzak Ministerioaren proposamena "gainetik" aztertu ostean, "kezka pizteko moduko bi hutsune" atzeman ditu, eta "tentuz" begiratzen dio proiektuari.

Eusko Jaurlaritzarentzat, proiektuan pertsonen garraioa bakarrik aurreikusten da, merkantziarik ez, "eta horrek ez die euskal erakundeen eta gizartearen nahiei erantzuten", eta "ez dago bermatuta" lotura Jundizko industrigunearekin, "eskakizun ukaezina" den arren.

Sustapen Ministerioaren erantzuna

Sustapen Ministerioak erantzun du abiadura handiko trena Jundizekin lotzeko proiektua Gasteizko sarbideen informazio azterketan agertuko dela.

Hori dela eta, "ez zen beharrezkoa atzo aurkeztutako Burgos-Gasteiz ibilbidearen proiektuan sartzea".

"Ez da Nafarroak behar duena"

Bestalde, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak esan du Estatuak helarazi dion zirriborroa ez dela "inola ere Nafarroak behar duen" hitzarmena, "genuenaren antzekoa" delako eta ez delako batere "potentea".

Era berean, esan du ibilbide horrek ezin duela "Nafarroako oinarrizko trenbide sarea ordezkatu", izan ere, Foru Erkidegoak "defizit handia du garraio azpiegituretan". "25 urte, 0 kilometro eta 45 milioi euroko zorra daramagu", gogorarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X