Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ronaldok ziurtatu du ez duela 'inoiz ezer' ezkutatu

Ordu t'erdiz deklaratu du epaileren aurrean, 2011 eta 2014 bitartean Ogasun Publikoari 14,7 milioi euroko iruzurra egitea leporatuta.
cristiano_ronaldo_thebest_EFE
Ronaldo, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE

Cristiano Ronaldo Real Madrilen jokalari portugaldarrak Pozuelo de Alarcongo 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegira jo du gaur, astelehena, 11:10 aldera, deklaratzeko, Ogasunari 14,7 milioi euroko iruzurra egitea leporatuta. Ronaldok, Epaitegitik irten ondoren zabaldutako prentsa-ohar baten bidez esan duenez, ez du "inoiz ezer" ezkutatu, eta ez du "zerga-ordainketari ihes egiteko asmorik" izan.

"Ogasun espainiarrak nire diru-sarreren zehetasunak ezagutzen ditu, guk entregatu dizkiogulako; ez diot inoiz ezer ezkutatu, eta ez dut zerga-ordainketari ihes egiteko asmorik izan".

Oharraren arabera, "beti egiten dut errenta aitorpena modu boluntarioan, uste dudalako denok aitortu behar dugulako (irabazitakoa) eta zergak ordaindu, gure diru-sarreren arabera. Ezagutzen nautenek, badakite zer eskatzen diedan ahokulariei: dena egunean izatea, ordainduta egotea, ez dudalako arazorik nahi".

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko zenbait iturriren esanetan, jokalaria "oso lasai" egon da deklarazioan, ordu t'erdiz deklaratu du -11:30 inguruan hasi eta 13:00ak aldera bukatu- eta uko egin dio itzultzailea izateari.

Bestalde, Ogasun Ministerioko Teknikariek (Gestha) azaldu dutenez, eskuartean dituzten zantzuen arabera, Cristiano Ronaldok ustez egindako iruzur fiskala "Leo Messik egindako baino larriagoa da". Messik 21 hilabeteko kartzela-zigorra jaso zuen horregatik.

Gesthak ohar baten bidez emandako azalpenen arabera, Ogasun Publikoari 14,7 milioi euroko iruzurra egitea leporatu diote Cristiano Ronaldori. Messik 2007 eta 2009 bitartean 4,1 milioi euroko iruzurra egiteagatik zigortu zuten, hau da, Ronaldok baino askoz diru gutxiago.

Hala, Ronaldoren ustezko iruzurra Messik egindakoren hirukoitza da, nahiz eta Bekham Legeaz baliatu eta onura fiskalak izan zituen. Messik, ordea, ezin izan zion Lege horri heldu eta, hortaz, zerga gehiago ordaintzea eskatu zioten.

Oraindik auziaren instrukzioa egiten ari direnez, saioa ateak itxita egin da saioa, Prozedura Kriminaleko Legeak ezartzen duenaren arabera.

Auziak sortutako ikusmin handia kontuan hartuta, eta ordena publikoan eragina izan lezakeenez, sarbidearen inguruak hesituta daude eta hedabideek arazorik gabe jaso ahal izango dituzte futbolariaren sarrera eta irteeraren irudiak. Cristianok adierazpen ofiziala egingo du Auzitegian deklaratu ostean.

Fiskaltzaren arabera, Ronaldok enpresa-sarea sortu zuen 14,7 milioi euroko iruzurra egiteko, "jakitun" izanda eta modu "boluntarioan". Hala, 2011eta 2014 bitartean Ogasun Publikoaren aurkako lau delitu egitea egotzi diote.

Aldiz, Futbolariaren irudiaren eskubideak Espainiatik kanpo egindako iragarki eta ekitaldien bidez lortutakoak eta, hortaz, Espainiaren zerga legetik kanpo daudela erakusteko, Cristianoren ordezkariek txosten bat egitea eskatu diote Nielsen aholkularitza enpresari.

Nielsenen txostenaren arabera, Cristiano Ronaldok irudi eskubideen bidez jasotako diruaren % 6 baino ez dira Espainian eragin. Gainera, Facebooken dituen jarraitzaileen % 98 eta Twitterren CR7ri buruz sortzen diren elkarrizketen % 91 Espainiatik kanpokoak dira, Efek zabaldu duenez.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X