El Prat aireportuko langileek greba mugagabea hasiko dute gauerdian
Bartzelonako El Prat aireportuko segurtasun zaindariek ez dute onartu bitartekariek aurkeztutako irtenbidea, eta ostegunean bozkatutakoari eutsi diote. Gauzak horrela, greba mugagabea hasiko dute gauerdian, Generalitatearen proposamena baztertu ostean. Zehazki, 36 langilek proposamenaren alde egin dute, eta beste 150ek, kontra.
Guardia zibil gehiago ari dira igande honetatik aurrera Bartzelonako El Prat aireportuan lanean, Euleneko langileek lanuzteak deitu dituzten egun berean. Espainiko Gobernuaren aginduz areagotu da Guardia Zibilaren zaintza.
Bidaiarien kontrolaz arduratzen diren Eulen enpresako langileek azken asteotan egindako lan protesten ondorioz sortutako ilarak eta pilaketak ekiditeko hartutako neurria dela jakinarazi du Iñigo De la Serna Espainiako Sustapen ministroak.
De la Sernak azaldu duenez, beste autonomia erkidego batzuetako guardia zibilek indartuko dute Bartzelonako El Prat aireportua zaintzen ari den taldea.
Bihartik aurrera agente gehiago egongo direla iragarri du Espainiako Sustapen arduradunak, Euleneko langileek Generalitatearen bitartekaritzan garatu eta enpresak onartutako proposamena ez baitute onartu.
Aireportuko iturrien arabera, giroa aurreko egunetan baino askoz ere lasaiagoa izan da goizean. Bidaiarien kontroletan 20 minutu baino gutxiagoko ilarak egon dira bi terminaletako kontroletan.
an.Albiste gehiago ekonomia
Villavesen grebak aurrera jarraitzen du, Mankomunitatearen bitartekaritzarekin ere aurrerapausorik izan ez delako
Langileek manifestazioa egin dute arratsaldean, Labriteko Aldapatik abiatu eta Nafarroako Parlamenturaino, eta ehunka herritarren babesa jaso dute.
BSHko eta Villavesako langileak elkarrekin manifestatu dira enpleguaren alde
Ezkirozko lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatzeko manifestatu dira larunbat honetan, Iruñean.
Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari
Gipuzkoako kooperatiba-taldeak fabrikazio-teknologia aurreratuak finantzatuko ditu eraikuntza-negozio lerroan eta hormigoi polimerozko soluzio arkitektonikoak. Akordioak, halaber, eraikuntzarako material jasangarri berriak fabrikatzeko planta berri bat eraikitzeko beharrezko inbertsioak bultzatuko ditu.
Gasteizko lorezainen manifestazioa, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren berri izan ondoren
Gasteizko lorezainen sindikatuek positibotzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren bitartekotza. Jaurlaritzak langileen ordezkariak eta Gasteizko lorategiak kudeatzen dituen Enviser enpresa deitu ditu 100 egun bete dituen lan-gatazkan bitartekari izateko.
Atzerapenak Villavesaren zerbitzuaren hasieran, greba konpontzeko ezinbesteko bileraren aurretik
Gaurko, % 40 eta % 60 bitarteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Goizeko lehen ordutik, piketeek atzeratu egin dute autobusen irteera instalazioetatik, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak errespetatzen ari diren.
Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu Gasteizko lorezainak astelehenerako, greban 100 egun betetzen direnean
Martxoaren 26an hasi zuten greba mugagabeari eutsi diote. Ostiral honetan, manifestazioa deitu dute 18:30erako Artiumetik, hitzarmen propioa eta lan hobekuntzak aldarrikatzeko.
Gutxienez 10 hegaldi bertan behera geratu dira Biarrizko aireportuan, aire-kontrolatzaileen grebaren ondorioz
Ostiralerako, momentuz, 9 dira bertan behera geratutako hegaldiak. Biarrizko aireportuko zuzendaritzak aire-konpainiekin eta agentziekin harremanetan jartzeko eskatu die kaltetutako erabiltzaileei.
Jerusalemgo tranbia arinaren proiektuan atzera egiteko eskatu dio Amnistia Internazionalak CAFi
Tren-enpresa eraikitzaileak parte hartzen duen ekimena Zisjordanian 27 kilometro trenbide eta 50 geltoki eraikitzen laguntzen ari da, “koloniak Ekialdeko Jerusalemekin lotzeko”.
Hiru greba egun deitu dituzte uztailean Bizkaiko autoeskoletan
ELAk eta CCOOk grebara deitu dute uztailaren 8, 16 eta 21erako, hitzarmen probintzialaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.
Gazteek 71 urtera arte atzeratu beharko dute erretiroa, bizi-mailari eusteko
Ikerketa baten arabera, gazteak lan-merkatuan berandu sartzeak erretiroa hartzeko epean eragina izango du. 2027an erretiratzeko batez besteko adina 67 urtekoa izango da, eta 37 urtez kotizatu beharko da pentsioaren ehuneko ehuna kobratzeko.