Etxebizitzen prezioak % 12,3 egin du gora Euskadin 2025ean
Bigarren eskuko etxebizitzak % 12,7 garestitu dira, eta etxebizitza berriak, berriz, % 10,4, INEren datuen arabera.
Etxebizitzen prezioa batez beste % 12,3 igo da Euskadin 2025ean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Etxebizitzen Prezioen Indizearen arabera.
Datu horien arabera, bigarren eskuko etxebizitzak garestitu dira gehien, % 12,7; etxebizitza berriak, berriz, % 10,4 garestitu dira.
Estatu osoan, Etxebizitzen Prezioen Indizea % 12,9 igo da, Euskadikoa baino pixka bat gehiago. Kasu horretan, etxebizitza berrien prezioa % 11,2 igo da, eta bigarren eskukoena, % 13,1.
Bestalde, aurreko hiruhileko datuen aldean, etxebizitzen prezioa % 1,8 igo da Estatu osoan, INEk argitaratutako estatistikaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela