Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena Reinosako lantegian bateratuko du, "egiturazkoa" den eskaera jaitsierak eraginda. Ondorioz, Azkoitiko 36 langile Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Siderurgia alorreko konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, "merkatu egoerak" eragindako erabakia da eta ez du "ondorio traumatikorik" ekarriko Azkoititik Reinosara lekualdatuko dituzten 36 langileek enpleguari eutsiko diotelako.
Sidenorretik azaldu dutenez, azken urteetan eskaerak behera egin du eta "egiturazko arazo" bihurtu da. Hori dela eta, konpainiak laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, bientzako lan karga nahikorik ez eta antolaketa eta ekoizpen ikuspegitik biei eustea ezinezkoa dela iritzita.
Hala jakinarazi die konpainiak ostegun honetan enpresa batzordeari eta Azkoitiko atal sindikalei.
Sidenorrek gogorarazi du 2022ko urrian Reinosako laminazio trena gelditu eta ekoizpena Azkoitian kontzentratu behar izan zela, lehendabizi sei hilabeterako eta gero epe mugagabean. Ondoren, Reinosako lantegiko ekoizpenari berrekin zion 2023ko urrian, 2024rako aurreikuspenak hobetu zirelako.
Hala ere, "tamalez, itxaropen horiek ez ziren bete", eta, ondorioz, aldi baterako lan erregulazio bat aplikatu zen Azkoitiko eta Reinosako lantegietan, 2024ko apiriletik 2025eko urrira bitartean.
Ordutik, malgutasun neurriak hartuta saiatu dira egoerari aurre egiten, baina enpresaren arabera ez da nahikoa izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Mondragonek 11.322 milioiko salmentak izan ditu 2025ean, eta % 2,9ko igoera espero du aurten
Nazioarteko gatazkek sortzen duten ezegonkortasuna dela eta, 2026rako hazkunde aurreikuspenak “nahiko moderatuak” direla dio korporazioak.
DHL Express-ek etorkizuneko hangarraren lehen harria jarri du Gasteizko aireportuan
Konpainiak urrats erraldoia eman nahi du, 6.600 metro koadroko nabe batekin, eta, horrekin batera, 13.000 metro koadro baino gehiagoko instalazioak izango ditu kanpoaldean. Europako kontinentean DHLk duen bigarren hangarrik handiena izango da.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Igor Arroyo: "Denek izan behar dute euskara ikasteko aukera, baina zerbitzu publikoan egonkortzeko beharrezkoa da euskararen ezagutza"
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak CC.OO. sindikatua kritikatu du. euskararekiko duen jarreragatik Bere ustez, sindikatu horrek "akats galanta" egin du, ez bakarrik CC.OO ELA eta LABengandik urruntzen duelako, "euskal langileengandik" urruntzen duelako baizik.
Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium enpresa txinatarrarekin sortuko duen sozietatean
Baterien eta energia biltegiratzeko sistemen lantegiak 700 lanpostu sortuko ditu hasieran, eta bigarren fasean kopurua mila langilera irits daiteke.
Euskadi Europako Inbertsio bankuaren "bezero ona" dela nabarmendu du Nadia Calviñok, hainbat arlotan berrikuntza sustatzen du eta
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren presidentea elkarrizketatu du ETB2ko 12 minutos saioan. Calviñoren arabera, nazioarteko tentsioak eta Ekialde Hurbileko gerrak markatutako testuinguruan, Euskadik ekonomia "indartsua" du.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoak eta mediku-zerbitzuen zuzendariordeak dimisioa eman dute
EITBk jakin duenez, bi dimisioak medikuen grebaren eta lanuzteak eragiten ari diren presio asistentzialaren ondorioz etorri dira.
2027ko aurrekontuen ildo nagusiak onartu ditu Jaurlaritzak, hazkundea % 1,6koa izango dela aurreikusita
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzea izango da lehentasuna; osasuna, hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta gizarte zerbitzuak izango omen dira kontuen ardatzak.
Medikuen sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ekainaren 15erako, Osasun Ministerioaren aurrean
Greba batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuek eutsi egingo diote ekainaren 15etik 19ra deitutako greba deialdiari. Halaber, Osasun Ministerioarekin behar den guztietan elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere, negoziatzeko benetako borondatea badago eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badaude.
Talgok 6.300 milioi euroko eskaera-bolumena lortu du, inoizko handiena, eta ekoizpen-gaitasuna bikoiztu nahi du
Konpainiak iragarri du Euskadin ikerketa-unitate korporatibo bat sortuko duela, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratua.