Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin ekoitzitako ardoaren esportazioa igo egin da

Guztira 100 milioi euroko diru-sarrerak lortu dira urteko lehen seihilekoan. Esportazio guztien % 72a Arabako Errioxako ardoei dagokie.
Euskadin produzitutako ardoaren esportazioa igo egin da. Argazkia: EFE
Euskadin produzitutako ardoaren esportazioa igo egin da. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko ardoen esportazioa hazi egin da urteko lehen seihilekoan, % 1 bolumenari dagokionez eta % 3,6 balioari gagokiones, 2016ko datuekin alderatuz. Gauzak horrela, 29 milioi litro ardo baino gehiago esportatu dira, 99 milioi euroko diru-sarrerak lortuz.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailak emandako datuen arabera,  Arabako Errioxako ardoa da gehien esportatu dena (diru-sarreren % 72).

Guztira, Arabako Errioxako ardoen esportazioekin 71,6 milioi euroko diru-sarrerak lortu dira, aurreko urteko hilabete berean baino 3,3 milioi euro gehiago, hau da, % 4,8 gehiago.

Denera, EAEko ardoaren esportazioen bataz-besteko prezioa % 2,6 igo da, litroa 3,41 eurora igota. Arabakoen kasuan % 2,2koa izan da igoera, eta litroa 5,24 euroan saldu da.

Esportazioak mundura

Erresuma Batuak EAEk duen ardo inportatzailerik fidelena izaten jarraitzen du, baina azpimarratzekoa da Arabar Errioxako ardoen esportazioak Estatu Batuetan eta Kanadan izan duen gorakada.

Estatu Batuek aurreko urtean baino % 30 ardo gehiago inportatu du Euskaditik eta euskal zerrendan hirugarren postura igo da Alemaniaren aurretik. Kanadak esportazioen zerrendan bi postu egin ditu gora eta seigarren postuan jarri da, 3,2 milioi euroko erosketa eginda, aurreko urtean baino %24,3 gehiago.

Ardo beltz eta arrosa dira gehien esportatzen diren produktuak, 67,7 milioi euroko irabaziak lortuz. Bestalde, ardo zuriaren esportazioek gora egin dute atzerrian 2016an, % 19 baino gehiago salduta. Batez ere, Suedian, Erresuma Batuan, Alemanian, Belgikan eta Suitzan egin dira salmenta horiek.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X