Ostiralean sinatuko dute Bizkaiko zahar-etxeetako auzia ebazteko akordioa
Bizkaiko zahar-etxeetako gatazkak amaiera data dauka. Ostiralean sinatuko dute aurreakordioa ELA sindikatuak, gehiengoa duenak, eta sektoreko hiru patronalek.
Gaizka Miguel ELAko sektoreko ordezkariak jakinarazi duenez, "zerbitzuaren kalitatean hobekuntza ekarriko du akordioak", eta langileek 35 orduko lanaldia izango dute, "sektore publikoan bezala".
Hori horrela, ostiralean, goizeko 09:15ean, laneko gatazkak ebazteko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan sinatuko dute akordioa ELA sindikatuak eta sektoreko hiru patronalek (GESCA, LARES eta ELBE).
Akordioaren arabera, langileen soldata 140 eta 160 euro artean igoko da eta "plus" ezberdinak izango dituzte. Bestalde, 106 lanordu gutxiago izango dituzte. Langileen trebakuntzan eta aldi baterako ezintasun estalduretan ere hobekuntzak emango dira.
Bizkaian azken urteetan izandako lan gatazkarik luzeenetakoak bukaera data duelako pozik dago ELA sindikatua.
Hala ere, kritiko ere bada, 5.000 langile eta 10.000 egoiliarrei eragingo dien akordioa lortzeko hainbeste denbora behar izan dutelako.
Hori dela eta, akordioa sinatu bitartean, zuhurtzia mantentzen jarraitzen du ELAk, eta ostiralera arte greban jarraituko dutela esan du.
Albiste gehiago ekonomia
Langile bat hil da Gasteizen teilatu batetik erorita
Istripua asteartean gertatu zen, baina gaur eman da jakitera. Langilea 7 metroko altueratik erori zen.
Bruselak espedientea ireki dio Espainiari, BBVAk Sabadellen akzioak eskuratzeko operazioan erabilitako legeengatik
Europako Batzordearen ustez, kapitalen zirkulazio askearen aurkakoak dira Espainiako Gobernuak operazio hau baldintzatzeko erabili dituen legeak. Eta 2 hilabeteko epea eman diote Espainiako Gobernuari azalpenak emateko.
Portugalete eta Leioa lotuko dituen ibai azpiko errepideak 2026ko lehen seihilekoan hasiko dira, 543 milioiko aurrekontuarekin
Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak defendatu duenez, itsasadarraren azpiko tunela "ez da ez kapritxo bat, ezta burutazio bat ere", eta bai, ordea, lurraldearentzako "behar bat".
Euskal kostaldean udan pisua alokatzea gutxi batzuen eskura dagoen luxua bilakatu da
Opor garaiko alokairuen prezioak % 40 igo dira azken bost urteetan. Jabe askok etekin ekonomikoa bilatzen dute: nahiago dute alokairuen epeak laburtu eta diru-sarrerak handitzea.
Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik
Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).

Eusko Jaurlaritzak 1.385 eurorainoko tartea aurreikusi du EAEko gutxieneko soldata negoziatzeko
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hitzarmenetan gutxieneko soldata planteatu du Euskadin: 1.268 eta 1.385 euro gordin artekoa 14 ordainsaritan, hau da, Estatuarekin alderatuta % 7 eta 17 gehiago.

Hauek dira Euskadik kudeatuko dituen sendientzako laguntza berriak
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko hainbat familia-prestazioren kudeaketa eta ordainketa, Euskadin 20.000 pertsona ingururentzat onuragarria izango den eta 100 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko duen transferentzia baten bidez.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak SEPIren parte-hartzea bideratu dute, Talgoren operazioa gauzatu ahal izateko
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Ertzainak urriko nominan hasiko dira soldata-igoerak kobratzen
Gobernu Kontseiluak Ertzaintzaren lan-baldintzak (2028ra arte) arautzen dituen akordioa baliozkotzen duen dekretua onartu du. Agenteek urtean 4.200 euro gordineko gutxieneko igoera jasoko dute, eta urriko nominan hasiko dira jasotzen.