Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'
Apple, Uber eta Nike multinazionalak 'Paradisuko paperak' izenarekin zabaldu diren agirietan agertu dira. Ikerketa Nazioarteko Kazetaritzaren Partzuergoak zabaldutako filtrazioaren berri eman dute gaur El Confidencial eta La Sexta hedabideek.
Horien arabera, Appleby abokatuen bulegoko agiriek erakutsi omen dutenez, Apple multinazionalak Irlandan dituen konpainiak berregituratu egin zituen 2014ko amaieran.
Irlandak zerga gutxi ordaintzen dituzten enpresen aurka neurriak hartu ondoren, iPhone mugikorraren ekoizleak Jersey uhartean zabaldu zuen egoitza, "bere irabazien gaineko tasa oso baxuak ordaintzen jarraitzeko", eta irabazi horiek "Ameriketako Estatu Batuetatik at mantentzeko", agiri horiek ikertu dituztenek azaldu dutenez.
Bestalde, Uber aplikazioak Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko; izan ere, horrelako elkarteek zerga gutxiago ordaintzen dituzte. Gainera, atzerriko enpresa subsidiario batzuk bertara eraman zituen.
Abokatuen bulego horrek Nike ere izan du bere bezeroen artean. Horrela, multinazional horrek enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermuda uharteetan, zergak ordaintzea saihesteko. La Sextak jakitera eman duenez, Nikek marka pribilegioak kobratzen zizkion Herbehereetako egoitzari elkarte horren bidez Bermudetan. Horrela, "Europatik kanpo milaka milioiko irabaziak transferituz, zergak ordaintzea saihesten zuen", hedabide horrek zabaldutakoaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Miren Arzalluzek "oso positibotzat" jo du Euskadin tasa turistikoa ezartzea
(JATORRIZKO BIDEOA, GAZTELANIAZ). Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiaren arabera, bisitarien eta egoiliarren arteko "bizikidetza" sustatzeko baliagarria izango da. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan nabarmendu duenez, "ez da zerbait berria" XIX. mendean Biarritzen zerga turistikoa indarrean baitzegoen.
Mercedes Benzek bere ekoizpena etengo du larunbat honetan, Leonardo depresioak eragindako hornidura faltagatik
Enpresak azaldu duenez, denboralearen ondorioz, Gibraltargo itsasartean itsas trafikoa geldiarazten ari dira. Horregatik, larunbateko goizeko txandan jarduera etetea erabaki du.
Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Honela banatzen da ostatu turistikoaren eskaintza Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroaren azken datuaren arabera, gaur egun 88.604 turismo-plaza daude, ia erdia Bizkaian. EAEko 19 udalerritan 750 ostatu-plaza baino gehiago daude.
Eusko Legebiltzarrak uko egin dio etxebizitza-edukitzaile handien erregistro bat egiteari
EH Bilduren eskariz eztabaidatu da gaia Osoko Bilkuran. Koalizioaren jatorrizko ekimena baztertu egin dute bozketan, baita Sumarren zuzenketa bat ere; aldiz, EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu da. EH Bilduren proposamenak edukitzaile handien erregistro bat eegitea eskatzen zuen, izan pertsona fisiko naiz juridikoena, Nafarroan edo Katalunian daundenen gisan.
Interes-tasak % 2an mantendu ditu EBZk, bosgarren aldiz, merkatuek espero bezala
Europako Banku Zentraleko (EBZ) Gobernu Kontseiluak joera aldatu gabe jarraitzea erabaki du, 2025eko ekainean malgutze-zikloa eten ondoren. Ziklo horrek oinarrizko 200 puntu murriztu zuen diruaren prezioa, beheranzko zortzi doikuntzen bidez.
Hurtado sailburuak turismo-zerga 2027an EAE osoan aplikatu ahal izatea espero du
Javier Hurtado Turismo sailburuak "positibotzat" jo du aldundiek egindako foru arauaren edukia, eta hiru lurralde historikoetarako araudi "homogeneoa" dela nabarmendu du. Gainera, zerga progresiboa izatea txalotu du, "gehien duenak gehiago ordaintzea" eragingo duelako.
Bizkaian garraio publikoko deskontuak abenduaren 31ra arte luzatuko dira
14 urtetik beherako adingabeek garraioa doan izango dute urte amaierara arte eta deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan. Hobari-neurriak otsailera arte zeuden indarrean, eta ostegun honetan Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabaki du abenduaren 31ra arte mantentzea.
EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke
Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.
BBVAk 10.511 milioi irabazi ditu 2025ean, % 4,5 gehiago
Aldaketa-tasa egonkorra erabilita, mozkinen hazkundea % 19,2koa izan zen. Erakundeko presidenteak adierazi duenez, errekor berri horrek agerian uzten du "hazkundea eta errentagarritasuna konbinatzeko dugun gaitasuna".