10.000 bat familiak kenkari handiagoak, seme-alaba bakoitzagatik Nafarroan
Lauko Gobernuak negoziatutako lege-proiektua onartu du gaur Nafarroako Exekutiboak, “zuzentasun eta mailakako” zerga sisteman “aurrera egiteko”. Oinordetza zuzenen % 91an eta seme-alaba bakoitzeko kenkarietan hobekuntzak jasotzen ditu erreformak.
Aldaketekin Nafarroako Ogasunak 28 milioi euro bilduko ditu datozen bi urteetan, 9 milioi 2018an eta 19 gehiago 2019an, Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Aldaketak PFEZ, Ondare, Oinordetza eta Dohaintza eta bazkun-zergan izango dira. Era berean, iruzurraren aurkako borrokan zenbait aldaketa egingo dituzte.
PFEZren kasuan, zerga-ordainketak puntu bat gora egingo du tarte guztietan eta hiru urtetik beherako haur bakoitzagatik 100 euroko kenkaria ezarriko diete 30.000 euroak (60.000 aitorpen bateratuan) gainditzen ez dituzten errentei. Neurriak 10.000 familiari mesede egingo diela uste du Aranburuk.
Oinordetza zerga
Aldaketa nagusietako batek oinordetza zergari eragiten diola azpimarratu du Aranburuk. Hildako pertsonaren ondorengo edo arbaso zuzenek ordaindu behar duten % 0,8ko tasa kenduko dute aurreneko 250.000 eurotan. Horrela, % 91k ez dute ordaindu behar izango.
Zerga aldaketak 416.000 euroak gainditzen ez dituzten herentzia guztiei eragingo die, Nafarroako Gobernuaren arabera; izan ere, zenbateko horretatik gora mailakatzea aplikatuko da, % 2tik 250.000 eta 500.000 euroren artean, eta % 16ra arte 3 milioiak gainditzen dituztenei.
Iruzur fiskala
Bestalde, iruzurraren aurkako neurriak goraipatu ditu Mikel Aranburuk. Zigor larriek zenbatekoaren % 75 izatetik 90era pasako dira; 120.000 eurotik gora zor dituztenak zordunen zerrendan agertuko dira (orain arte 250.000 euro zen muga) eta “lehenbailehen ordaintzen” diren zigor larrietan % 20ko murrizketa bat aplikatuko da, eta % 30ekoa sinpleetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berri bat ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn bataz beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.