Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi langile artatu dituzte Durangon, taberna batean piztutako sutean

Sukaldari bat eta zerbitzari bat artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Durangoko taberna bateko bi langile artatu behar izan dituzte, astearte honetan piztutako sute baten ondorioz, Ertzaintzako bozeramaile batek EFE agentziari baieztatu dionez. Sutea 14:10ean izan da, Sasikoa kaleko taberna batean.

Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sutea.

Sua piztu ostean, taberna hustu behar izan dute eta suhiltzaileak bertaratu dira. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek bi beharginak artatu dituzte.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu