ERTZAINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 300 plaza berri atera ditu Ertzaintzaren 27. promoziorako

Eskabideen epea abenduaren 18tik 2018ko urtarrilaren 30era bitartean egongo da irekita.
Ertzaintzako aurreko promozio bateko artxiboko argazkia. Argazkia: EiTB.
Ertzaintzako aurreko promozio bateko artxiboko argazkia. Argazkia: EiTB.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lan-eskaintza publikoko 300 plaza berri atera ditu Ertzaintzaren 27. Promoziorako. 1.700 plaza aterako ditu 2020. urtera bitartean.

Ostiral honetan eman ditu jakitera deialdiaren oinarriak Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak, Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarekin batera.

Eskabideak egiteko epea abenduaren 18tik 2018ko urtarrilaren 30era bitartean egongo da zabalik.

Sailburuaren hitzetan, Ertzaintzaren belaunaldi-berrikuntza prozesua ordenatu eta planifikatu dute, "Euskal Autonomia Erkidegoan segurtasun publikoa bermatuko duten 8.000 ertzain izateko".

2014tik lau deialdi egin dira, eta 670 ertzain aukeratu eta trebatu dituzte; legealdia bukatu arte (2020ra arte, alegia), Eusko Jaurlaritzak beste 1.700 plaza deitzea aurreikusten du, batez ere, erretiroa hartzen dutenak ordezkatzeko.

Datorren urtean beste 400 plaza aterako dituzte; 2019an, 500; eta 2020an, beste 500.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X