Albiste da
Bidesari sistema berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraiolarien grebak 'porrot' egin duela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Grebak eragin "gutxi" izan duela dio Aldundiak. Urtarrilaren 9an abian izango da Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria.
18:00 - 20:00
Estatuko Garraiolarien lanuzteak porrot egin du Gipuzkoako Aldundiarentzat

Urtarrilaren 9an, Gipuzkoan, kamioientzako abian izango den bidesari sistema berriaren harira deitutako lanuzteak porrot egin duela esan du Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.

Lasak agiri batean jakitera eman duenez, "normaltasunez"zirkulatzen ari dira atzotik eta eragin “gutxi” izan du grebak.

Lasak emandako datuen arabera, N-1ean ezarritako hiru ordainsari arkuetan atzo (asteartea)  "betiko kamioien trafikoa edo pixka bat gehiago ere" izan zuten bi noranzkoetan..

"Azken orduotan normaltasuna da nagusi”, esan du.

Gipuzkoan kamioientzako bidesari sistema berria, urtarrilaren 9an abian izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X