Hautagaien % 31ak gainditu ditu Ertzaintzan sartzeko lehenengo probak
834 hautagaik, aurkeztutako 2.636 lagunetik % 31ek, gainditu dute Ertzaintzaren 27. promozioaren parte izateko larunbat honetan Barakaldoko BECen egindako lehenengo bi hautaketa-probak.
3.486 lagunek eman zuten izena probetan parte hartzeko: horietatik 2.636 aurkeztu dira (688 emakumezko eta 1.948 gizonezko) larunbat igande honetan egin beharrekoak ziren lehenengo bi probetara: psikoteknikoa eta ezagutza.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 834 hautagaik gainditu egin dituzte lehenengo proba horiek, eta orain hurrengo fasera pasako dira: proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala. Proba guztiak gainditu eta Ertzaintzako 27. promozioaren 300 lanpostuetako bat lortuz gero, formakuntza-ikastaroa egin beharko dute Arkauten. Hori derrigorrezkoa eta kanporatzailea izango da.
Ertzaintzara sartzeko prozesu horrek bermatu nahi du 8.000 agentek osatutako lantaldea, Segurtasun Batzordeak adostu zuen bezala, datozen urteetan izango den belaunaldi-erreleboari aurre egin ahal izateko, hain zuzen ere.
Joan den ostegunean bihotzekoak jota Bilboko istiluetan hildako Inocencio Alonso ertzaina gogoan izan dute gaurko azterketetan. Izan ere, Barakaldoko BECen izan diren Arkauteko langileek lazo beltza eraman dute.
Malentxo Arruabarrena Arkauteko zuzendariak deia egin die "gazteei eta emakumezkoei bereziki", ertzaina izatea "etorkizuneko ogibide moduan" ikus dezaten. Arruabarrenak argitu duenez, oraingo deialdian aurkeztu direnen % 26,1 emakumezkoak ziren, eta Ertzaintza barruan % 12 dira.
Gainerako probak, fisikoa eta elkarrizketa pertsonala, martxo bukaeran eta apirila eta maiatza bitartean, hurrenez hurren, egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Interes-tasak % 2an mantendu ditu EBZk, bosgarren aldiz, merkatuek espero bezala
Europako Banku Zentraleko (EBZ) Gobernu Kontseiluak joera aldatu gabe jarraitzea erabaki du, 2025eko ekainean malgutze-zikloa eten ondoren. Ziklo horrek oinarrizko 200 puntu murriztu zuen diruaren prezioa, beheranzko zortzi doikuntzen bidez.
Hurtado sailburuak turismo-zerga 2027an EAE osoan aplikatu ahal izatea espero du
Javier Hurtado Turismo sailburuak "positibotzat" jo du aldundiek egindako foru arauaren edukia, eta hiru lurralde historikoetarako araudi "homogeneoa" dela nabarmendu du. Gainera, zerga progresiboa izatea txalotu du, "gehien duenak gehiago ordaintzea" eragingo duelako.
Bizkaian garraio publikoko deskontuak abenduaren 31ra arte luzatuko dira
14 urtetik beherako adingabeek garraioa doan izango dute urte amaierara arte eta deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan. Hobari-neurriak otsailera arte zeuden indarrean, eta ostegun honetan Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabaki du abenduaren 31ra arte mantentzea.
EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke
Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.
BBVAk 10.511 milioi irabazi ditu 2025ean, % 4,5 gehiago
Aldaketa-tasa egonkorra erabilita, mozkinen hazkundea % 19,2koa izan zen. Erakundeko presidenteak adierazi duenez, errekor berri horrek agerian uzten du "hazkundea eta errentagarritasuna konbinatzeko dugun gaitasuna".
ELA, LAB, CC. OO. eta ESK sindikatuek Ertzaintzak Gasteizen manifestari "baketsuen" aurka egindako "erasoak" salatu dituzte
Arabako esku-hartze sozialaren sektorean lan-hobekuntzak eskatzeko mobilizazioa egin dute Arabako hiriburuan.
Inbertitzaileen euskal partzuergoak Uvesco erosteko prozesua amaitu du
Uvesco Taldeak, BM eta Super Amara marken matrizeak, 344 establezimendu eta 7.000 langile baino gehiago ditu gaur egun. Banaketa taldeak Hego Euskal Herrian, Madrilgo Erkidegoan, Avilan, Kantabrian eta Errioxan jarduten du une honetan.
AP-15 autobidea autoentzat doakoa izango da 2029tik aurrera
2029tik aurrera Nafarbide sozietate publikoaren esku geratuko da AP-15 autobidearen kudeaketa.
Confebaskek txalotu egin du gutxieneko soldataren inguruko epaia, "bere egitekoa bete" duela erakusten duelako
Ohar batean, patronalak nabarmendu du hasieratik erabili duen argudioa ontzat eman duela epaileak. Hau da, lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko negoziazioa Jaurlaritzaren eskumena dela.
ELAk eta LABek helegitea jarriko diote EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari eta gutxieneko soldata propioaren aldeko mobilizazioa areagotuko dute
Epaiak gutxieneko soldata baten negoziazioa bermatzen duela eta Confebask negoziatzera behartu beharko lukeela defendatzen dute.