Ehunka pertsonak eman diote azken agurra Inocencio Alonso ertzainari Ermuan
Ehunka pertsonak eman diote azken agurra Inocencio Alonso Garcia ertzainari gaur arratsaldean Ermuko (Bizkaia) Santiago Apostolua elizan. Ostegunean Athleticen partidan Bilbon izandako istiluetan hil zen agentea, bihotzekoak jota.
Gala uniformez jantzitako hainbat ertzainek eman dute hilkutxa elizara, eta txalo artean hartu dute. Atzetik, agentearen alarguna eta bi semeak sartu dira. Ehunka pertsonak elizaren kanpoan jarraitu dute elizkizuna, barruan ez zegoelako tokirik.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, Iñaki Arriola Etxebizitza eta Ingurumen sailburua, Patxi Lopez lehendakari ohia, Carlos Totorika Ermuko alkatea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, PPko zenbait ordezkari, eta Josu Urrutia Athleticeko presidentea izan dira hiletan, besteak beste.
Elkarretaratzea Bilbon
Jendetza bildu da gaur eguerdian Bilbon, San Mames futbol-zelaiaren ondoan, ostegunean izandako istiluak gaitzesteko, eta bihotzekoak jota hil zen Inocencio Alonso ertzaina omentzeko. Athletic eta Moskuko Spartak taldeen arteko partidaren aurretik, istilu gogorrak izan ziren San Mames inguruan, bi taldeotako zaleen artean.
ESAN sindikatuak deitu du gaurko bilkura, eta Ertzaintzako gainerako sindikatu guztiek bat egin dute deialdiarekin. Ordezkari politiko ugarik hartu dute parte elkarretaratzean.
Alonso ertzaina hil zen lekuan bertan egin dute ekitaldia. Agente zenaren argazki handi bat jarri dute, Ertzaintzaren ikurra eta Athleticen bandera bat ondoan zituela.
Hamar minutuko bilkura isilaren ostean, lore-eskaintza bat egin dute, eta hainbat kandela ere jarri dituzte argazkiaren azpian. Txalo zaparrada batekin amaitu dute bilkura.
ESANek "aurreko eredura" itzultzea eskatu du
Elkarretaratzea amaitu denean, Eneko Urkijo ESAN sindikatuko ordezkariak hedabideen aurrean hitz egin du. Besteak beste, Ertzaintzako Brigada Mugikorreko agenteen lan-baldintzak aldatzea eskatu du, 14 ordu jarraian guardiako operatiboetan lanean egotea gehigizkoa dela iritzita.
Bestalde, "aurreko eredura" itzuli, eta berriro gomazko pilotak erabiltzen hastea beharrezkotzat jo du. Urkijoren hitzetan, Ertzaintza ez dago prestatuta, halako protestetan hainbesteko jendetzari "aurrez aurre" erantzuteko. Horretarako agente gehiago beharko liratekeela esan du. Ostegunekoak bezalako liskarrei aurre egiteko, adibidez, "1.000 bat ertzaineko operatiboa" beharko litzatekeela esan du.
"Lehen botatzen genituen gomazko pilotak ez ziren mina emateko izaten, segurtasun tarteei eusteko baizik", nabarmendu du.
Bilboko istiluak "Herri Norteko erradikalek" hasi zituztela ere salatu du ordezkari sindikalak, eta horren harira, "neurriak" hartzeko eskatu dio Athletic Clubeko zuzendaritzari. "Errusiako zaleek erantzun egin zuten. Erasoa jasan, eta erantzun", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo eta Avilako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute, baina aireko baliabideek berrekin diete itzaltze-lanei
Eguraldiaren hobekuntzak sua kontrolatzeko aukera eman dezake. Suteek 45.000 hektarea ingururi eragin diete dagoeneko, eta ia 100.000 pertsona ebakuatu edo konfinatu dituzte.
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Zornotzan istripua izan eta hil den txirrindulari bati gertatutakoaren lekuko bila ari da Ertzaintza
Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil da handik ordu batzuetara.
Galarren piztutako sutea itzali dute jada
Suhiltzaileek erabat itzali dute Galarko zelai batean piztutako sutea. Getze Galarko etxeetatik metro gutxira iritsi da sua.
Suteek eragindako kutsaduragatik, Madrilen aire zabalean ez egoteko eskatu du Osasun Ministerioak
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Blusa eta Nesken Eguna Gasteizen, baratxuri eta upel artean
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.
Abelburuak bueltan dira ganadu ferietan, dermatosi nodularraren aurkako neurriak lausotuta
Behiek ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, abere horiek debekatuta egon dira azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Abereak txertatu eta gero, bueltan dira ganadu azokak.
Bizkaiko suhiltzaileak Madrilgo Erkidegora abiatu dira sua itzaltzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdietan espezializatutako talde bat bidali du bertara, suteak itzaltzeko lanetan lagundu eta larrialdi zerbitzuen erantzuna indartzeko.
Sanchezek Estatu ituna eskatu du larrialdi klimatikoen aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak Cenicientosen Aginte Postu Aurreratua bisitatu du, eta Madrilgo eta Avilako suteak koordinatzeko aginte bakarra iragarri du. Gainera, sua kontrolatzeko "aukera-leiho bat" dagoela esan du.