Greba eguna, Frantziako tren konpainian eta Air Francen
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak greba egun handi bati aurre egin behar dio gaur, asteartea. Batetik, Frantziako Trenen Sozietate Nazionaleko langileak grebara deituta daude tren zerbitzuaren pribatizazioaren aurka egiteko eta, bestetik, Air Franceko langileek ere greba deitu dute, eta hegaldien % 25ri eragingo die.
Aurreikusi dutenez, grebak ondorio handiak izango ditu Frantziako tren sarean, France 24 telebistaren arabera. Gaur egun, tren zerbitzua ematen duen konpainia bakarra da -diru publikoarekin finantzatzen da % 100ean- eta horrek bidaiarien monopolioa izatea ahalbidetzen dio.
Nahiz eta ospe handia hartu zuten, abiadura handiko trenaren linea berrietan egindako inbertsio handiek galera larriak eragin dituzte enpresan.
2019 eta 2033 bitartean sektore pribatua sartzen uztea da Gobernu frantziarraren asmoa, Europar Batasuneko zuzentarauak beteta. Horrela, tren konpainia nazionala sozietate anonimo bihurtuko lukete, Air France gaur egun den bezala.
Tren konpainiak egindako beste greba baten irudia. Argazkia: EFE
Gobernuak akziodun nagusi izaten jarraituko duela hitzeman badu ere, sindikatuak eta ezkerra pribatizazioaren beldur dira, hori dela eta, sindikatuek asmo horren aurka protesta egin eta Gobernuarekin negoziatzen duten bitartean -hiru hilabete izan litezke- bost egunetatik bi lanuzteak egitea eskatu dute.
Presidente frantziar batek sektore horretako sindikatuei aurre egin zien azken aldia 1995ean izan zen. Orduan, Paris erabat geldiarazi eta Alain Juppe lehen ministroak atzera egitera behartu zuten, erreformak baztertuta.
Bestalde, Air Francek hegaldien % 25 bertan behera utziko ditu, gaurko eta 7rako deitutako lanuzteengatik. Gainera, apirilak 10 eta 11an ere egingo dituzte protestaldiak.
Air Francen sindikatu gehienek soldata % 6 igotzea eskatu dute, zuzendaritzak proposatzen duen % 1aren aurrean. Soldata igoera barik, eguneratzea da, 2012 eta 2018 bitartean soldatak izoztuta izan baitituzte. Pilotuen kasuan, eguneratze horrek % 10eko igoera ekarriko lieke.
Air Franceren zuzendaritzak apirilean % 0,6 eta urrian beste % 0,4 igotzea proposatu du, banakako % 1,4ko igoera gehituta, eta lurreko langileen kasuan, % 3koa.
Air Franceko sindikatuek greba deitu zuten martxoaren 23an, eta 30ean beste bat egitea aurreikusi zuten, baina protestak areagotu ditu "erantzun zehatza" jaso ez dutelako.
SNPL sindikatuaren arabera, aurreko ostiralean, martxoak 30, konpainiak programatuta zituen 465 hegaldien % 51 bertan behera utzi behar izan zituen.
Greba egun bakoitzean, hegaldien % 25 bertan behera egonda, 25 milioi euro galtzen ditu enpresak, Liberation egunkariak plazaratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute astelehen honetan, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.