LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grebak % 65eko jarraipena izan du sindikatuen hitzetan; % 36koa Lanbideren arabera

Eusko Jaurlaritzaren ahotan, Lanbideko bulego gehienek, 43tik 41ek, ateak zabaldu dituzte. Hala ere, “lehen orduetan” Aguraingo eta Basauri Uribarriko bulegoak itxita egon direla onartu du.
Lanbideren bulego bat. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Lanbideren bulego bat. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek greba deitu dute Lanbiden, kudeaketa eredu berriaren aurka protesta egiteko. Lanuzteak % 36,6ko jarraipena izan duela azaldu du Eusko Jaurlaritzak. Sindikatu deitzaileek, ostera, % 65 jarraipena izan dela adierazi dute.

Kudeaketa eredu berriaren inposaketa gelditzeko eskatu dute sindikatuek, zerbitzuak eta lan baldintzek “funtsean okerrera” egingo dutelako. Negoziazio bat “zerotik” abiatzea eskatu dute deitzaileek. Sistema berriak “kudeaketa optimizatuko” duela uste du Lanbidek.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailaren ahotan, Lanbideko bulego gehienek, 43tik 41ek, ateak zabaldu dituzte gaur. Hala ere, “lehen orduetan” Aguraingo (Araba) eta Basauri Uribarriko (Bizkaia) bulegoak itxita egon direla onartu du.

Gainera, Barakaldoko Beurko, Zallako eta Basauriko Urbi bulegoetan Lanbidek ez du zerbitzurik eman, baina bai beste administratibo batzuk.

Sindikatuek, aldiz, grebaren jarraipena % 65ekoa dela esan dute, Juanma Gonzalez UGTko ordezkariak eguerdian jakitera eman duen balantzearen arabera. Ehun bat pertsonak manifestazioa egin dute Gasteizen, eguerdian.

Zentzu horretan, “behargin bakar bat lanpostuan azaltzen denean bulegoa zabaltzen” dela ziurtatu du sindikalistak, horregatik 43 bulegotik 41ek ateak ireki dituztela adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

“Lanbide diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketarako zerbitzu esklusiboa” izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak, Gonzalezek salatu duenez. “Enplegu zerbitzu bati dagozkion” orientabide, bitartekotza eta hezkuntza zereginak “hustu” nahi izatea aurpegiratu dio langileen ordezkariak Sailari.

Gaurko egunean erabiltzaileek izan duten pazientzia eskertu du Lanbidek, eta izan diren arazoengatik barkamena eskatu die.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X