Lanbideko antolakuntza eredu berria geldiaraztea eskatu dute sindikatuek
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan ezartzen ari diren antolakuntza eredu berria geldiaraztea eta arreta eredu berriari buruzko negoziazioak "hutsetik hastea" eskatu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Lau sindikatu horietako ordezkariek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, Lanbideko arreta eredu berria baztertzeko.
Legebiltzarreko agerraldiak irauten zuen bitartean, lau sindikatuetako delegatuak Eusko Legebiltzarraren atarian elkartu dira "Bai negoziazioari, ez ezarpenari" lelopean.
Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean egin duten agerraldian, "inposatu nahi den" eredu berria geldiaraztea eta arreta eredu berria "hutsetik" negoziatzen hastea eskatu dute. Azaldu dutenez, arreta eredu berriak Lanbideren jatorria aintzat hartu beharko luke, besteak beste, enplegu politika aktiboak EAEra transferitu zirenean esleitu zitzaizkion funtzioei eutsiz.
Sindikatuen esanetan, zuzendaritza "proba pilotu bat" ezartzen hasi zen 2017ko azken hilabeteetan Lanbideko bulego batzuetan. Salatu dutenez, ez dute balizko arreta ereduaren inguruko informaziorik jaso, ez dituzte langileen eskubideak errespetatu eta ez da negoziaziorik egon alderdi sozialarekin.
Halaber, eredu berri honen atzean Lanbideren "berrantolaketa" bat dagoela salatu dute, langileen "balio-aniztasuna" eta "eraginkortasuna denboran" neurtzea proposatuta. "Gure ikuspegitik, langile guztiek denetik egiten jakitea bideraezina da gutxieneko kalitatea izan behar duen zerbitzu batean", nabarmendu dute.
Aldaketa horiek guztiak herritarren kalterako izango direla uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.