ELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konfrontazioan eta gatazkan oinarritutako estrategia leporatu dio Larrañagak ELAri

Bestalde, 'askoz ere kolaboratiboagoa den lan harreman eredu berria' defendatu du Confebaskeko presidenteak.
Roberto Larrañagaren artxiboko argazkia. EiTB
Roberto Larrañagaren artxiboko argazkia. EiTB

Estrategia osoa "konfrontazioan eta gatazkan" oinarritzea leporatu dio ELA sindikatuari Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak. Bestalde, "askoz ere kolaboratiboagoa den lan harreman eredu berria" defendatu du Larrañagak.

Izakun Bilbao europarlamentariarekin izandako hitzaldi batean, Kontzertu Ekonomikoa "ez dela pribilegio bat" azpimarratu du Larrañagak, Europar Batasunak eta merkataritza askeak "indartsuago egin gaituela" adierazteaz gain.

Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan "guztien onura" lortzeko sindikatuen artean dagoen elkarlana ikusten duenean, "inbidia" sentitzen duela esan du. Halaber, "ekonomia aldatu egin dela" berretsi du.

"Labe Garaietako sasoia atzean geratu da, eta mundu industrial aurreratuago batera goaz, ezin dugulako eskulan herrialde batean bizi, balio erantsia ematen dion industria duen herrialde batean baizik", esan du Larrañagak. Hori dela eta, "lan harremanak aldatu egin behar direla" gaineratu du.

Horrenbestez, "orain dela bi urte lankidetza eta hezkuntza ez ezik, langileek enpresaren helburuetan parte-har dezaten bultzatzen ari da Confebask, baita helburu horien lorkuntzan oinarritutako ordainketa ere", argitu du: "azken finean, askoz ere eredu kolaboratiboagoa".

Hori kontuan izanik, euskal patronala ez dator bat "hainbat sindikaturekin, ELArekin esaterako". Izan ere, sindikatu horrek estrategia osoa "konfrontazioan eta gatazkan oinarritzen duela" esan du, "lan merkatua etengabeko gatazka bihurtzeko".

Larrañagaren ustez, Europar Batasunak eta merkataritza askeak "indartu egin gaitu". Euskadi "erabat erkidego industriala dela" nabarmendu du. Horrez gain, "enpresa-kolektibo euskalduna oso sustraituta dagoela azaldu du, eta etekinak berriz erkidegoan inbertitu dituela".

Kontzertu ekonomikoa

Europar Batasunarekin "bateratutako" zerga politika eskatu du Confebaskeko presidenteak. Era berean, Kontzertu ekonomikoa ez dela pribilegio bat argudiatu du, "hainbatek Euskadiko zerga-sistemaren kontra abiatutako kanpaina batean esaten duten arren".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X