Pentsioen igoeraren atzerapenak uztailaren 27an jasoko dituzte erretirodunek
Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotako pentsioen igoeraren atzerapenak, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez, uztailaren 27an ordainduko dituztela iragarri du ostegun honetan Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza ministroak.
Toledoko Itunaren Batzordean agerraldia egin du Valeriok. Bestalde, Espainiako Gobernua pentsioen balio handitzea bermatzeko lanean ari dela azpimarratu du ministroak.
“Pentsioen % 1,35eko igoeraren ordainketa egiteko pausoak ematen ari dira, urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu ondoren; eta onuradunak 9,5 milioi erretirodun izango dira”, adierazi du Valeriok.
Gutxieneko pentsioen % 2,75eko igoera zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenari (SOVI) eta kotizazio gabekoei ordaindu behar dietela gogorarazi du ministroak. Gutxieneko pentsioa jasotzen duten 2,5 milioi pertsona baino gehiago izango dira onuradunak; izan ere, 200.000k SOVI jasotzen dute, eta 500.000k kotizazio gabekoak.
Bestalde, alargun-pentsioari dagokionez, igoera ordaintzeko lanean ari dira; izan ere, oinarri arautzailea % 52tik % 56 izatera pasa da; kasu honetan abuztuaren 1etik aurrerako eraginarekin.
Konkretuki, Mariano Rajoyren Gobernuak EAJrekin adostutako akordioari esker, gutxieneko pentsioek % 3 gora egin dute aurten, eta 2,4 milioi erretiroduni mesede egingo die horrek. Era berean, kotizazio gabeko pentsioek % 3 gora egin dute, 450.000 pentsiodunen mesedetan.
Zure interesekoa izan daiteke
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute astelehen honetan, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.