Albiste dira
Pentsio duinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko pentsiodunek protestei eutsiko diete udan

Abuztuaren 20an mobilizazio handi bat deituko dute Bilbon. Arabako eta Gipuzkoako pentsiodunek, ostera, irailera arte eten dituzte manifestazioak.
Bilboko udaletxe parean pentsiodunek egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko udaletxe parean pentsiodunek egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE

Ehunka jubilatu eta pentsiodun elkartu dira gaur Bilbon, beste astelehen batez "pentsio duinak" aldarrikatzeko, eta udan protestei eusteko asmoa dutela iragarri dute. Gipuzkoako eta Arabako pentsiodunek, berriz, irailera arte eten dituzte mobilizazioak.

Urtarrilean hasi zituzten protestak, eta gaur Bizkaiko jubilatuak eta pentsiodunak Bilboko udaletxe parean bildu dira berriro, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzeko.

"Jendea dagoen bitartean, elkarretaratzeak mantenduko ditugu, eta, beraz, datorren astelehenean hemen izango gara berriro", azpimarratu du Jon Fano Bizkaiko pentsiodunen bozeramaileak.

Halaber, Fanok zehaztu du 2018 eta 2019rako iragarritako igoera 19 eurokoa baino ez dela izango hilean, eta 2020an % 0,25ekoa izango dela berriz. Horrenbestez, jubilatuak eta pentsiodunak kalera ateratzen jarraitzea ezinbestekotzat jo du. "Ez dugu apurrik eta partxerik nahi", ohartarazi du.

Horrela, abuztuaren 20an, Bilboko Aste Nagusian, mobilizazio handi bat antolatuko dutela azaldu du.

Bestalde, Donostiako pentsiodunek astelehenetako protestak irailaren 10era arte bertan behera uztea erabaki dute. Alabaina, Alderdi Ederren biltzen segituko dute, beste mota bateko jarduerak egiteko izango bada ere.

Arabako pentsiodunek, berriz, astelehenean egin zuten beren azkeneko elkarretaratzea. Irailaren 17an ekingo diete berriro protestei.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X