Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Ondarroan izandako istripu batean

Eraikuntzako behargina, argitu gabeko arrazoiak tarteko, laugarren solairutik erori da, materiala igotzen ari zenean.
Ondarroa herri bizkaitarreko Artabide kalea, artxiboko irudi batean
Lan ezbeharra izan den kalea. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia

Langile bat hil da gaur goizean Ondarroan (Bizkaia), laugarren solairutik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 10:40an jazo da, Artabide kalean.

Iturrion arabera, behargina eraikuntzako materiala igotzen ari zen eraikineko fatxadatik, eta, argitu gabeko arrazoiak tarteko, laugarren solairutik erori da.

Ertzaintza eta larrialdietako medikuak berehala joan dira bertara, baina osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Osalaneko teknikariak ere bertaratu dira, gertatutakoa ikertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X