Lehenengo greba eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itunpeko ikastetxeetako langileen % 65etik gora greban, sindikatuen arabera

Sindikatuak pozik azaldu dira. Alabaina, patronalaren arabera gutxiengo batek babestu du gaurko lehen greba eguna, izan ere, jarraipena % 34koa besterik ez dela izan ziurtatu du.
18:00 - 20:00
Itunpeko ikastetxeetako langileek mobilizazioetara jo dute berriro

% 65etik gorakoa izan da gizarte ekimeneko euskal ikastetxe pribatuetan -ikastoletan salbu- deitutako grebaren jarraipena, ELA, Steilas, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuen arabera. Lan-baldintzak hobetze aldera, mobilizazioak deitu dituzte gaurko eta biharko aipatu sindikatuek.

Beste alde batetik, patronalaren arabera gutxiengo batek babestu du gaurko lehen greba eguna, izan ere, jarraipena % 34koa besterik ez dela izan ziurtatu du.

Hala, greba egun honen baitan, milaka lagunek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte "Hitzarmen berri baten alde, benetako negoziazioa orain" leloari eutsita.

Guztira, 9.000 langile inguru zeuden grebara deituta, eta 120.000 ikaslerengan izan du eragina lanuzteak.

Mobilizazioak jarraipen zabala izan duela ikusita, sindikatuak pozik azaldu dira, eta ziurtatu dute Kristau Eskolak eta AICE-IZEIk jarrera aldatzen ez badute, mobilizazioei eutsiko dietela. Hartara, litekeena da azaroan beste lau greba egun izatea: hilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.

Ordezkapenak

Miren Zubizarreta ELAko bozeramaileak salatu duenez, zenbait ikastetxetan "greba egin duten langileak ordezkatu dituzte", horrenbestez, "greba eskubidea urratu dute". Gauzak horrela, Lan Ikuskaritzan salaketa jarriko dutela argitu du.

Era berean, ikastetxeetako beharginak zoriondu ditu grebaren jarraipena "oso handia" izan delako, "aurretik egindako lanuzteetan bezala". Alabaina, gogor kritikatu du greba deitu zutenetik eta negoziazio mahaitik altxatu zirenetik, patronalek ez dutela "mugimendurik egin".

Zubizarretak esandakoaren arabera, ikasketa-zentro batzuetan langileen % 80k egin du greba.

Lan-gatazka

Ekainean zehaztutako egutegiaren arabera, urriko bi greba egunak ez ezik, azaroaren 27an, 28an, 29an eta 29an ere egingo dute geldialdia ikastetxeetako beharginek.

Dirudienez, beraz, iaz izandako ikasturte "gatazkatsuak" ildo berari eutsiko dio udazken honetan ere. Guztira, 9.000 langileri eta 120.000 ikasleri eragingo diete mobilizazioek.

Hala, grebara batzeko gonbidapena egiteaz gain, lan baldintzen inguruko "benetako" negoziazio bat egon arte, ikastetxeetan borondatez egiten dituzten zereginetan ez parte hartzeko eskatu diete langileei.

Era berean, patronalen jarrera salatu dute, besteak beste, ez dutelako negoziazio mahairik osatu. Sindikatuen iritziz, patronalek "ez dute negoziatzeko asmorik erakutsi". Horren aurrean, "erantzukizuna” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, ikastetxe horien finantziazioaren parte bat publikoa baita.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X