Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an

Maiatzean zuzendaritzarekin sinatu zuten hitzarmena indarrean jartzeko exijitzen dute sindikatuek. Lanuzteak zerbitzu guztietan izango du eragina: trenean, tranbian, autobusean eta funikularrean.
Tren baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Tren baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte azaroaren 9an, duela sei hilabete sindikatuek eta zuzendaritzak adostutako lan-hitzarmena "berehala" onar dezala exijitzeko Eusko Jaurlaritzari.

ELA, Independenteak, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariek maiatzaren 10an sinatu zuten 2017-2020 urteetarako lan-hitzarmena zuzendaritzarekin, baina oraindik ez dute indarrean jarri, Eusko Jaurlaritzak onartu ez duelako.

Horrela bada, azaroaren 9an lanuzteak egingo dituzte, goizean (11:00-13:00) eta arratsaldean (18:00-20:00), zerbitzu guztietan: trenean, tranbian, autobusean eta funikularrean.

Sindikatuek azaldu dutenez, soldatak nahiz lan-baldintzak hobetzea adostu zuten, "baina oraindik ez dituzte onura horiek aplikatu".  Halaber, behin-behineko 110 lanpostu finko bilatzea, langile guztiek oporretako egutegia izatea eta azken urteotako galera ekonomikoak berreskuratzea hitzartu zutela gogoratu dute.

"Sei hilabete igaro dira hitzarmena sinatu genuenetik eta uste dugu denbora nahikoa dela ituna indarrean jartzeko; Eusko Jaurlaritzaren jarrera errespetu falta bat da Euskotreneko langileentzat eta gure familientzat, baita akordioa borondate onez negoziatu zutenentzat ere", salatu dute.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak lan-hitzarmena indarrean jarri ez izanak herritarrengan eragina izango duela ohartarazi dute; izan ere, "Gabon-gauean eta Gabon zahar gauean ez da garraio zerbitzurik izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zerbitzu horiek eskaintzeko aukera lan-hitzarmen berrian soilik dagoelako jasota", azaldu dute.

Horrenbestez, langile-batzordeak uste du Eusko Jaurlaritza "arduragabekeriaz" jokatzen ari dela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X