Lan-istripuetan hildakoek ia % 43 gora egin dute Euskadin
Lan-istripuetan, 30 behargin hil dira lantokietan eta lanaldian zehar urrira arte, iaz baino 9 gehiago, Lan Sailak jakitera eman duenez. Honenbestez, heriotzek % 42,9 egin dute gora.
In itinere hildakoak, ostera, hiru izan dira, iaz baino 4 gutxiago. Ondorioz, % 57 behera egin dute.
Urtarriletik urrira bitartean gertatutako lan-istripuen inguruko datuak aurkeztu dituzte Jon Azkue Lan sailburuordeak eta Alberto Alonso Osalan institutuko zuzendari nagusiak, nazioarteko lan segurtasun eta osasun biltzarrean, Bilbon.
Istripuen gorakada bat islatzen du estatistikak, batez ere, lanaldiaren barruan. Azkueren eta Alonsoren hitzetan, lan merkatura heldu berri diren beharginen trebakuntzarekin zerikusia izan dezake.
Zentzu horretan, langileak trebatzeko beharra “zero minututik” ematen dela azpimarratu du Osalaneko zuzendariak.
Behin-behinekotasunak “ez du laguntzen”, sailburuordeak erantsi duenez. Kontratuak zenbat eta luzeagoak izan langileak trebatzeko aukera handiagoa da.
Datuen arabera, baja behar izan zuten ezbeharrek 29.965 izan ziren urrira arte, 2017an baino % 2,7 gehiago. Horietatik 28.620 istripu berriak izan ziren, eta 1.345 berrizkaturak.
Baja behar izan zuten istripuetatik 25.244 lanaldian eta 3.196 in itinere gertatu ziren.
Lanaldian zehar gertatutako istripuek utzitako 30 hildakoetatik 5 Araban izan ziren, 18 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
Bestalde, urtarrila-iraila epean baja behar izan duten 1.099 gaixotasun profesional zenbatu dituzte Euskadin, iaz baino % 11,3 gutxiago.
Jon Azkue sailburuordeak nabarmendu duenez, ez daude datuokin batere pozik; izan ere, helburua “zero istripu” da.
Albiste gehiago ekonomia
Villavesen grebak aurrera jarraitzen du, Mankomunitatearen bitartekaritzarekin ere aurrerapausorik izan ez delako
Langileek manifestazioa egin dute arratsaldean, Labriteko Aldapatik abiatu eta Nafarroako Parlamenturaino, eta ehunka herritarren babesa jaso dute.
BSHko eta Villavesako langileak elkarrekin manifestatu dira enpleguaren alde
Ezkirozko lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatzeko manifestatu dira larunbat honetan, Iruñean.
Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari
Gipuzkoako kooperatiba-taldeak fabrikazio-teknologia aurreratuak finantzatuko ditu eraikuntza-negozio lerroan eta hormigoi polimerozko soluzio arkitektonikoak. Akordioak, halaber, eraikuntzarako material jasangarri berriak fabrikatzeko planta berri bat eraikitzeko beharrezko inbertsioak bultzatuko ditu.
Gasteizko lorezainen manifestazioa, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren berri izan ondoren
Gasteizko lorezainen sindikatuek positibotzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren bitartekotza. Jaurlaritzak langileen ordezkariak eta Gasteizko lorategiak kudeatzen dituen Enviser enpresa deitu ditu 100 egun bete dituen lan-gatazkan bitartekari izateko.
Atzerapenak Villavesaren zerbitzuaren hasieran, greba konpontzeko ezinbesteko bileraren aurretik
Gaurko, % 40 eta % 60 bitarteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Goizeko lehen ordutik, piketeek atzeratu egin dute autobusen irteera instalazioetatik, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak errespetatzen ari diren.
Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu Gasteizko lorezainak astelehenerako, greban 100 egun betetzen direnean
Martxoaren 26an hasi zuten greba mugagabeari eutsi diote. Ostiral honetan, manifestazioa deitu dute 18:30erako Artiumetik, hitzarmen propioa eta lan hobekuntzak aldarrikatzeko.
Gutxienez 10 hegaldi bertan behera geratu dira Biarrizko aireportuan, aire-kontrolatzaileen grebaren ondorioz
Ostiralerako, momentuz, 9 dira bertan behera geratutako hegaldiak. Biarrizko aireportuko zuzendaritzak aire-konpainiekin eta agentziekin harremanetan jartzeko eskatu die kaltetutako erabiltzaileei.
Jerusalemgo tranbia arinaren proiektuan atzera egiteko eskatu dio Amnistia Internazionalak CAFi
Tren-enpresa eraikitzaileak parte hartzen duen ekimena Zisjordanian 27 kilometro trenbide eta 50 geltoki eraikitzen laguntzen ari da, “koloniak Ekialdeko Jerusalemekin lotzeko”.
Hiru greba egun deitu dituzte uztailean Bizkaiko autoeskoletan
ELAk eta CCOOk grebara deitu dute uztailaren 8, 16 eta 21erako, hitzarmen probintzialaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.
Gazteek 71 urtera arte atzeratu beharko dute erretiroa, bizi-mailari eusteko
Ikerketa baten arabera, gazteak lan-merkatuan berandu sartzeak erretiroa hartzeko epean eragina izango du. 2027an erretiratzeko batez besteko adina 67 urtekoa izango da, eta 37 urtez kotizatu beharko da pentsioaren ehuneko ehuna kobratzeko.