Ikeak 7.500 langile kaleratu nahi ditu datozen bi urteetan
Ikea Group konpainiak, Ikea altzari denda gehienen jabeak, 7.500 langile kaleratzeko asmoa du datozen bi urteetan, Suediako konpainiak gaur jakinarazi duenez. Kaleratzeak administrazio postuetan izango dira gehienbat, eta langileria osoaren (160.000 behargin) % 5i eragingo diote.
Era berean, 2020ra arte 11.500 lanpostu berri sortuko dituela iragarri du konpainia suediarrak. Izan ere, transformazio prozesu batean murgilduta dago, sareko zerbitzua indartuz eta denda eredu berriak sortuz.
Konpainiak zehaztu duenez, planaren eragina ezberdina izango da herrialdez herrialde. Espainiako Estatuan, esaterako, "oso kaleratze gutxi" izango dira, eta "ia ezer ez" Estatuan dituen 18 dendetan, tartean Barakaldokoan.
Azken ekitaldi fiskalean 38.800 milioi euroko salmentak eduki zituen Ikeak, aurreko urteko epe berean baino % 4,5 gehiago.
Albiste gehiago ekonomia
Sindikatuek 138.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata propioa eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
Turista eta ostatu-gau gehiago uztailean, EAEko hoteletan
Aurtengo uztailean, mundu zabaleko hainbat herritako bisitarien kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik etorritakoen kopuruak, ordea, behera. Bestalde, 2025eko lehen zazpi hilabeteetan, sarreren eta ostatu-gauen kopuruak handitu dira, % 4,0 eta % 4,8, hurrenez hurren.
EHAAk Gasteiz bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura argitaratu du
Orain alegazioak aurkezteko 20 eguneko epea irekiko da. Donostia dagoeneko ofizialki izendatu dute eremu tentsionatu, eta, Bilbori dagokionez, berriz, maiatzaren 30ean argitaratu zen prozeduraren hasiera EHAAn.
Zangozako Mina Muga meategian 270 milioi euroko inbertsioa egiteari uko egin dio Txinako Qinghai taldeak
Geoalcali filialaren bitartez, Mina Muga proiektuaren sustatzaile den Highfield Resources Limitedek ziurtatu du inbertitzaileekin hitz egiten eta finantzaketa aukera berriak aztertzen ari dela proiektuarekin aurrera jarraitzen saiatzeko.
Sagarrondoak eguzki plaken azpian: Sagardo sagarrak ekoizteko lehen instalazio fotovoltaikoa jarriko dute Gasteizen
Iberdrolaren proiektu aitzindaria da, eta energia elektriko berriztagarria ere ekoitziko du. Egitura berri horrek sagarrondoei itzala emango die, sagarraren kalitatea hobetuz.
Alstom multinazionalak berriro helegitea aurkeztu du Belgikako kontratua CAFi esleitzeko erabakiaren aurka
Konpainia frantziarrak argudio berriak azaldu beharko dizkio Belgikako Estatu Kontseiluari, orain arte organo horrek Beasainen egoitza duen enpresaren alde egin izan baitu.
Basauriko Serveo enpresako langileek greba bertan behera utzi dute negoziazioek jarraitzen duten bitartean
Basauriko Serveo enpresako langileek bertan behera utzi dute astelehenerako iragarrita zegoen greba, 39 langileetatik 22 kaleratzea aurreikusten duen EREaren inguruan enpresarekin negoziazio berriak hasi ostean.
EAEko esportazioek % 0,7 egin dute behera urteko lehen seihilekoan
Guztira, Euskadik 15.716,9 milioi euro esportatu ditu ekainera arte, aurreko urteko epe berean baino 109,5 milioi gutxiago. Esportazioek behera egin arren, 2.113 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.
Gutxieneko pentsioak Euskadin gutxieneko soldataren pareraino osa daitezen eskatu dute pentsiodunek Bilbon
Ibilbidean zehar, honako leloak oihukatu dituzte: "Legebiltzarkideak, Herri Ekimen Legegile hau onartu behar da", "Gutxieneko pentsioa, gutxieneko soldataren pare" edo "Egoitzei arreta gehiago". Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gutxieneko pentsioak Langileen Gutxieneko Soldataren (LGS) pareraino osa daitezen eskatzen dute pentsiodunek.
Eusko Jaurlaritzak atariko administrazio-baimena eman dio Arabako Erriberabeitiko 'Beitia' planta fotovoltaikoari
Proiektuak 7.000 panel baino gehiago aurreikusten ditu 4 MW sortzeko.