2018a, urte historikoa Hego Euskal Herriko aireportuentzat
Iazkoa urte ona izan da Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko aireportuentzat, historikoa kasu batzuetan. AENAk emandako datuen arabera, denek egin dute gora bidaiarien eta merkantzien —Arabakoaren kasuan— kopuruan.
Iruñeko Aireportuak izan du hazkunde handiena (% 24,1), eta Bilbokoak marka erdietsi du, 5,46 milioi bidaiarirekin (2017an baino % 10 gehiago). Merkantzien garraioan, Forondako aireportuak inoizko urte onena izan du: 62.156 tona merkantzia garraiatu ditu.
Bilboko Aireportuak 5.469.453 bidaiarirekin itxi du urtea. 1948an inauguratu zutenetik izandako marka onena lortu du aireportuak, AENAren esanetan.
Estatu barruko zein nazioarteko hegaldietan, bietan, egin du gora bidaiarien kopuruak: hurrenez hurren, 3.127.657 bidaiari (% 10,5eko igoera), eta 2.326.994 (% 9,1).
Bestalde, % 24,1eko igoerarekin itxi du urtea Iruñeko Aireportuak. Guztira, 205.503 pertsonak erabili dute Noaingo aireportua. Operazio kopuruak ere gora egin du: 6.422 mugimendu, 2017an baino % 13 gehiago.
Donostiako Aireportuak ere datu onak izan ditu. % 2,7 hazi da bidaiarien kopurua (guztira, 289.444). Dena dela, operazioek % 7,4 egin dute behera, 2017ko datuekin alderatuta. 6.415 lur hartze eta aireratze zenbatu dituzte.
Azkenik, historikoa izan da 2018a Gasteizko Aireportuarentzat: 62.156 tona mugitu ditu, 2017an baino % 2,8 gehiago.
Bidaiariei dagokienez, 140.945 lagunek erabili dituzte Forondako instalazioak, 2017an baino &% 67,3 gehiago. Operazioek ere gora egin dute: 9.755 mugimendu, % 15,6ko hazkundea.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.