BERDINTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurasotasun baimena 18 astera igotzea proposatuko die Eusko Jaurlaritzak sindikatuei

Josu Erkoreka bozeramaileak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritza lanean ari da administrazio publikoan lan egiten duten 70.000 pertsonari mesede egingo dien neurria 'ahalik eta azkarren' onartu dadin.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak gurasotasun baimena 18 astera igotzea proposatuko die Funtzio Publikoko Mahaiko sindikatuei, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio publikoan lan egiten duten 70.000 pertsonari eragingo dien neurria lehenbailehen onartu dadin. "% 100ean ordaindutakoa eta besterenezina izango da.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ostiral honetan iragarri duenez, Funtzio Publikoko sindikatuei gurasotasun baimen berriak "berehala" abian jartzea proposatuko die, %100ean ordainduta, EAEko administrazio publikoan lan egiten duten bikotekide bien artean transferiezinak eta parekatuak izango direnak.

Erkorerak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza gurasotasun baimena 18 astekoa izan dadin lanean ari da, iaz Eusko Legebiltzarrera bidali eta oraindik izapidetzeko fasean dagoen Enplegu Publikoaren Lege Proiektuan jasotzen dena baino bi aste gehiago.

Josu Erkorekak Eusko Legebiltzarreko Kontrol Saioan aurreratu duenez, proposamen hori eramango du Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrera, xehetasunak negoziatzeko eta sindikatuekin hitzartzeko eta, horrela, ahalik eta lasterren abian jarri ahal izateko.

Abian jarri ondoren, EAEko administrazio orokorrean, Segurtasunean, Osakidetzan, Hezkuntzan eta Justizia Administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsona ingururengan izango du eragina neurriak.

Proposamena "hauteskunde propaganda" da sindikatuentzat

LABen ustez, Eusko Jaurlaritzak "hauteskunde propaganda egin nahi du lana eta familia bateragarri egiteko neurri berriak iragarriz". Sindikatuak adierazpen batean esan duenez, Eusko Jaurlaritzak "zaintzei duten garrantzia eman nahi badie, baimen horiek 18 astetik gora luzatzea proposatu beharko luke".

Bere ustez, iragarpenean "ez dago berritasunik mota honetako neurriei dagokienez, Estatuak ere proposatu duen bi gurasoen baimenak parekatzetik haratago".

"Bidaia honetarako Jaurlaritzak ez ditu sindikatuak behar", esan du. Sindikatuarentzat, "berdintasun politikak ez dira hauteskunde kanpainan erabili daitezkeen hitz politak".

Nota batean Euskadiko CCOOk adierazi duenez, "administrazio publiko osoko batez besteko adina 50 eta 56 artekoa dela kontuan hartuta, ez dira asko izango neurri honi onura aterako dioten pertsonak; horrek erakusten du hauteskunde kanpainan gaudela dagoeneko".

Ohartarazi dutenez, "mota honetako albisteek anabasa handia sortzen dute herritarren artean, langileen errealitatea ezagutzen ez badute", eta "berriz ematen du langile pribilegiodunak direla".

Jaurlaritzak deialdia egiten duenean, gai honi buruz hitz egiteko funtzio publikoko mahai orokorrera joango dela esan du CCOOk, baina ohartarazi du bere aldarrikapenak "18 asteko gurasoentzako baimenetik haratago" joango direla, "beste behin kendutako eta itzuli ez dituzten eskubideak berreskuratzeko beharra" eskatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X